Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Euskal errepideak normaltasunera itzuli dira larunbat honetan, auto-ilarak izan ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biriatun auto-ilarak 11 kilometrokoak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira.
Trafiko handia izan da Araban, A-1 errepidea AP-1 autobidearekin lotzen den gunean, Armiñonen; bost kilometroko auto-ilarak izan dira 08:00etan, eta hiru kilometrokoak N-622 AP-1arekin batzen duen lotunean, Etxarri-Ibiñan, 09:00etatik aurrera, Burgosko noranzkoan. 17:00ak aldera desagertu dira.
Halaber, istripu bat izan da A-8an, Bilbon, Irungo noranzkoan, eta bi errei itxita egon dira. Auto-ilarak AP-1ean, Gasteizen, ere ikusi ahal izan dira, Madrilgo noranzkoan.
Azkenik, goizaldean eta eguerdian ere zazpi kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo ordainlekuan, Kantabriarako noranzkoan.
Non kontsultatu daiteke errepideen egoera?
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 011 telefonora deitzea aholkatzen du informazioa eskatzeko bidaiari ekin aurretik. Era berean, Trafikoko webgunean edo sare sozialetan errepideen egoera zein den kontsultatu daiteke.
Bestalde, EiTBk ere zirkulazioan suerta litezkeen arazoen berri emango dizu eitb.eus-ek duen trafikoari buruzko atal berezian, eta ordu erdiro Euskadi Irratiko buletinetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Denboraleak atsedena eman du Andaluzian, hildako bat eta etxetik kanpo 8.000 pertsona utzita, baina okerrena iristear dago
Leonardoren ostean, Marta depresioa iritsiko da asteburuan, emariaren atalase gorrian 15 ibai baino gehiago dituen eremu batera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.
Bilbo Handiko errepideak kolapsatuta egon dira, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Txorrierriko igarobidean gertatutako istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten gorpua aurkitu dute Ganguren gainaren inguruan
Ertzaintzaren lehen ikerketei esker jakin dutenez, Barakaldoko 60 urteko gizon bat da, eta asteazkenetik zegoen desagertuta.
Denis Itxasok zuzkidurako 200 etxebizitza iragarri ditu Loiolako Erriberetan, Pradalesek 400 iragarri ostean
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak "lanerako hipotesi gisa" planteatu ditu zenbaki horiek. Jon Insausti Donostiako alkateak eta Imanol Pradalesek bezperan adierazi zuten eraiki beharreko pisuak halako bi izango zirela.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, haur pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bertatik alde egiteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gidarientzat.
Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.
Errege Kopako finalerdien zozketa ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan streamingez, 13:00etik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.