Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aliciaren ustezko hiltzailearen gurasoek buruko gaixotasuna duela esan dute

18:00 - 20:00
Aliciaren ustezko hiltzailearen gurasoek buruko gaixotasuna duela esan dute
Haurraren hilketari buruzko epaiketan, Danielen familiarrek eta gertukoek esan dutenez, gertaeran izan baino hilabete batzuk lehenago, akusatua zentzugabekeriak esaten hasi zen.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X