Bilboko harrera sareak migranteentzako baliabide gehiago behar direla berretsi du
Bilbora iristen diren etorkinei harrera egiteko sarea osatzen duten bizilagunek prentsaurrekoa eman dute gaur eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariekin bildu ostean, euskal instituzioek abian jarritako neurriak eta errekurtsoak "gutxiegi" direla salatu dute. Horregatik, "erakunde publikoek ez badute euren lana egiten", orain arteko jardunarekin jarraituko dutela esan dute.
Ekain amaieratik pateretan iritsitako ehunka afrikar "Bilbora etorri" direla azaldu dute, eta euskal erakundeek jarritako baliabideak "erabat eskas" geratu ostean, Bilboko bizilagunek hartu dutela pertsona horiei laguntza emateko ardura, Bilboko Harrera Auzoak taldeak osatuz, eta Afrikako komunitatearen, SOS Arrazakeriaren eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen laguntzarekin.
Aurreko ostiralean euskal instituzioekin "lehen topaketa" izan zutela kontatu dute eta horiek jakinarazi dietela udan "igarobidean diren migranteentzat irekitako azpiegiturei eutsi egingo zaiela.
Horiekin batera, Berrizen 15-20 egunetarako egonaldiko zentroa egongo da, 20 emakumerentzako tokia izango duena, bakarrik dauden emakumeek, adin txikikoak dituzten amek eta gaixo daudenek erabil dezaten. Oñatin, berriz, 100 plazako aterpea ireki dute nazioarteko babesa eskatzen duten etorkinentzat, 3 hilabeteko egonaldia bermatuz, eta luzatzeko aukerarekin, 'irizpide teknikoen arabera’.
Harrera eta Auzolan programak ere pisuren bat gehiago jarriz indartuko direla jakinarazi zieten erakundeetako ordezkariek.
Ordezkari instituzionalek "denbora eskatu digute neurriak benetan eraginkorrak diren ikusteko" adierazi dute, baina oraingoz talde hauek argi dute abian jarritako protokoloak eta programak "eraginkortasunik gabeak, epe motzekoak eta migranteen errealitatera moldatzen ez direnak" direla.
Euren proposamenak
"Zifra ofizialen arabera" Europara bidean dauden etorkinentzat udan ireki diren 218 plazak "sei hilabetera arte egon ahal izateko zentro espezializatu" bihurtu behar dira harrera taldeen iritziz, "harrera modu pertsonalean eginez".
Era berean, Bilbon, bere inguruetan, eta Bizkaiko beste herrietan, CEARek errefuxiatuentzat dituen etxebizitzak areagotzeko ere eskatu dute, Oñatik eskainiko dituen 100 plazak "ez baitira nahiko izango", eta Berrizkoa bezalako zentro gehiago irekitzeko ere eskatu dute.
Halaber, euskal instituzioei eskatu diete "Espainiako Gobernuari presioa egin diezaiotela, Atzerritartasun Legea atzera bota dezan" eta "Ertzaintzak eta udal poliziek Espainiako Poliziaren Atzerritartasun Brigadarekin kolaboratu ez dezatela"
Zure interesekoa izan daiteke
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak