Gazte bat auzipetu dute, Galdakaon izandako sexu-eraso bategatik
Bilboko guardiako epaitegiak gazte bat auzipetu du Galdakaon neska bati sexu-erasoa egitea egotzita. Gertakariak joan den irailaren 16an jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Galdakaoko Udalak bozeramaileen batzordea premiazko bilera batera deitu du gaur eta adierazpen bat onartu dute, erasoa "irmotasunez" gaitzesteko eta biktimari eta haren senideei babesa helarazteko.
Erasoaren berri izan duenean, Udalak indarkeria matxista kasuetarako prestatutako protokoloa jarri du abian, informazioa bildu, erantzun instituzionala koordinatu eta biktimari laguntza emateko.
"Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa oso larria da, baita lehen mailako arazo soziala ere, emakumeen duintasunari eta osotasun fisiko eta moralari eraso egiten diolako", adierazi du ohar bidez.
Horrenbestez, Udalak, giza eskubide guztien errespetua bermatzeko asmoz, "indarkeria matxistari erantzuteko neurriak" hartzen jarraituko duela agindu du, eta bide horretan "lehendabiziko helburua biktimari laguntzea" izango dela erantsi du. Prebentziozko ekimenak bultzatzea, emakumeari biolentziari aurre egiteko bitartekoak ematea eta gizarteak erasotzaileei inpunitaterik ez ematea ere ezinbestekotzat jo du Udalak.
Amaitzeko, Udalak bat egin du 'Eraso sexistarik ez!' lelopean talde feministek antolatutako mobilizazioekin, eta horietan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik