Senarra salatu ostean, Maguetteri babesik eman ez izana kritikatu dute
Bilboko komunitate afrikarrak gogor kritikatu du Maguette Mbeugouri ez ziotela inolako babesik eman, tratu txarrak emategatik senarraren aurka Udaltzaingoan salaketa jarri zuen arren. Udalak oraingoz ez du halakorik baieztatu eta Juan Mari Aburtok gai horri buruz ezer esatea saihestu du.
25 urteko emakumea atzo hil zuten Ollerietagoiena kalean zuen etxebizitzan, eta haren bikotekidea Mutrikun atxilotu zuten ordu batzuk geroago, hiltzailea izatea egotzita.
Biktimaren bost urteko bi alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren esku daude oraingoz. Datozen orduetan diputazioko arduradunak gurasoen senideekin bilduko dira, haien tutoretza noren esku geratuko den adosteko.
Goizean, bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Bilboko udaletxearen aurrean hilketa gaitzesteko. Ehunka lagun elkartu dira, tartean erakunde ezberdinetako ordezkariak eta Bilbo bizi den komunitate afrikarraren ordezkaritza zabala.
Bilkura amaituta, Marie Lucia Monsheneke emakume afrikarren elkarteko bozeramaileak azpimarratu du emakume afrikar batek tratu txarrak salatzen dituenean "aintzat hartu" behar zaiola, salatzeko urratsa emateak "zama kultural handia" duelako.
Ildo horretan, emakume etorkinak "indarkeria bikoitza" pairatzen duela erantsi du. "Maguetten hiltzaileaz inork ez du gaizki hitz egiten, erasotzaileak ez duelako perfilik: jatorra izan daiteke kalean eta deabrua etxean", ohartarazi du.
Abdoulaye Wade Bizkaiko Senegaldarraren Batasuneko presidenteak esan du "haserre" daudela Maguette babesteko neurriak hartu ez zirelako, senarra tratu txarrak emateagatik salatu bazuen ere.
"Ez du inor akusatu nahi, baina etorkin batek salaketa bat jartzen duenean, asiloa eman behar zaio, lehenengo egunetik azkeneraino", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.