Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, bi emakume desgaituri sexu-erasoak egiteagatik

Horietako bi azken orduetan atxilotu dituzte irailaren 13an egindako erasoagatik. Hirugarren bat bilatzen ari dira. Azkena ostegunean atxilotu zuten irailaren 19an egindako abusuengatik.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan, Bilbon, emakume desgaitu psikiko bati egindako sexu-erasoagatik, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Erasoa irailaren 13an gertatu zen.

Salaketa irailaren 13an aurkeztu zuten Ertzaintzaren polizia-etxean, desgaitasun psikiko larria duen emakume baten aurka ustez egindako sexu-eraso delitu batengatik. Hiru susmagarrik biktimari sexu-erasoak egin zizkioten Bizkaiko hiriburuan.

Bi erasotzaile, 33 eta 30 urteko bi gizon, identifikatu eta atxilotu dituzte dagoeneko, Ertzaintzaren ikerketari esker.

Hala ere, hirugarren erasotzaile bat aurkitzeko eta atxilotzeko ikerketa zabalik dute ertzainek. Bi atxilotuak epailearen esku jarri dituzte goizean.

28 urteko gizon bat

Bestalde, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita beste gizon bat atxilotu dute. Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu zuen ostegunean, emakume desgaitu psikiko baten kontrako sexu-askatasun delitu bat leporatuta. Gertakariak irailaren 19an jazo ziren, Bilbon.

Salaketaren arabera, ustezko erasotzailea emakumearengana hurbildu zen eta elkarrizketan hasi ondoren, gaztearen desgaitasunaz eta ahultasunaz aprobetxatu zen, sexu-abusuak egiteko.

Ikerketari esker ustezko erasotzailea identifikatzea posible izan da, eta ostegunean atxilotu zuten Bilbon.

28 urteko atxilotua epailearen aurrera eraman dute goizean. Epaileak urruntzeko agindua ezarri dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X