Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaoko zerbitzua etenda egon da ordubetez, Moyuan gizon bat harrapatu ostean

Indautxu eta Abando geltokien artean bertan behera utzi behar izan dute zerbitzua, Moyuan pertsona bat trenbidera erori eta metroaren unitate batek harrapatu ostean.

Metro Bilbaoko zerbitzua bertan behera utzi behar izan dute, ordubetez, igande arratsalde honetan, Indautxu eta Abando geltokien artean, Moyuan pertsona bat trenbidera erori eta metroaren unitate batek harrapatu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 15:50 inguruan jazo da harrapaketa, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko gizonezkoa  trenbidera erori ostean.

Horrenbestez, 17:00ak arte zerbitzua eten behar izan dute bi geltoki horien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

baxoa seaska ikasleak  bernat etxepare
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa

Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X