Elurra, 1.000 metrotik behera asteburuan
Eguraldi makurra, kaskarra, bustia, hotza... Adjektibo asko jar diezazkiokegu asteburu honetako eguraldiari, eta bete-betean asmatuko dugu horiekin guztiekin. Joerari erreparatuta behintzat, halako iragarpena egin du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Izan ere, denetik izango dugu: erruz botako du euria, tenperaturak 10 bat gradu jaitsiko dira, eta elur-kota 1.000 metrotik behera kokatuko da.
Egun lasai batzuk izan ostean, ostiralerako goitik eta behera aldatuko da aroa. Iluntzerako, fronte bat sartuko da, eta goi geruzatan kokatutako aire masa hotza lagun, negu giroa nagusituko da denean. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria goian-behean egingo du. Ekaitzak joko du, eta txingorra ere bota lezake.
Larunbatean, negu beteko giroa izango da, giro petrala. Euriari eta haizeari, tenperaturaren eta elur-kotaren jaitsiera erantsi behar zaizkie. Tenperatura maximoak 8 ºC inguru jaitsiko dira, eta tenperatura "beroenak" 10 graduren bueltan kokatuko dira kostaldean eta barnealdean. Zerua nahikoa estalita egongo da egun osoan. Zaparrada mardulak aurreikusi dituzte, batez ere isurialde atlantikoan, eta zerbait gutxiago bustiko du hegoaldean. Isurialde atlantikoan, baliteke zaparradak trumoitsuak izatea eta txingorra egitea, bereziki egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta kostaldean eta Nafarroa hegoaldean espero dira bolada gorrenak. Haizeak eta hezetasunak hotz sentsazioa areagotuko dute. Elur-maila 1.000 metrora egongo da goizean, baina 1.000 metrotik behera jaitsiko da eguerditik aurrera.
Igandean, are gehiago jaitsiko dira tenperaturak: kostaldean ez dira 10 ºC-ra ailegatuko, eta barnealdean 5 ºC inguruan kokatuko dira. Haizeak iparraldetik joko du, bolada gogorrekin. Horrez gain, bota ahalean ibiliko da. Elur-kota 1.000 metrotik behera kokatuko da goizaldean.
Neguko arropak armairutik ateratzeko unea heldu da, bada. Eta bada gehiago! Asteburu honetan ordutegi aldaketa dugu: igandean, neguko ordutegia sartuko da indarrean. Badirudi eguraldiak ere urtaro aldaketa egin nahi duela.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.