Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Hondarribian
Hondarribiak (Gipuzkoa) elkarretaratzea egingo du ostiral honetan, iragan larunbatean gertatutako eraso sexista gaitzesteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Gertakariak urriaren 20an jazo ziren, Biteri kaletik gertu. Bikote batek eztabaida izan zuen, eta gizonak emakumeari eraso egin zion.
Biktimak ez du salaketarik aurkeztu, baina Ertzaintzak ikerbidea hasi du genero indarkeriagatik, eta jendea galdekatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erakundeek erasoa gaitzetsi dute
“Indarkeria matxista irmo” gaitzetsi du gaur Hondarribiko Udalak, eta “erasoaren biktimari elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi dio”.
“Eraso matxistak gizon eta emakumeen arteko errespetuzko elkarbizitza hautsi du, eta horregatik antzeko eraso guztiak, giza eskubideen urraketak diren heinean, tokiz kanpo daudela azpimarratu nahi du Hondarribiko Udalak; pertsona, emakume eta gizon guztiak, duintasunez elkarbizitzeko eskubidea dugulako”, nabarmendu du.
Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako 18:30ean, San Pedro kalean. Gipuzkoako Aldundiak deialdiarekin bat egin eta Miren Elgarresta Berdintasun Organoko zuzendaria bidaliko du.
Eraso mota horiek “onartezinak” direla esan du foru zuzendariak, eta “emakume eta gizonen arteko berdintasuna oinarrietako bat duen gizarte bat egunero eraikitzeko konpromisoa” beharrezkoa dela adierazi du.
_______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak