MIGRATZAILEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migratzaileei babesa ematen dien Irungo Martindozenea aterpetxea, egunez ere zabalik

Orain arte, jateko eta lo egiteko aukera bakarrik eskaintzen zuen. Aurrerantzean, bertan eguna pasa ahal izango dute.
Martindozenea aterpetxea, Irunen / Argazkia: EITB.
Martindozenea aterpetxea, Irunen / Argazkia: EITB.

Migratzaileei babesa ematen dien Irungo Martindozenea aterpetxea egun osoan zabalik egongo da gaurtik aurrera. Euria eta hotza iristearekin batera, zerbitzua zabaltzea erabaki dute. Aurrerantzean, jan eta lo ez ezik, eguna bertan igaro ahal izango dute migratzaileek. Hori zen, hain justu, migratzaileen harrerarako Irungo sareak erakundeei eskatzen ziena.

Orain arte, 20:00etatik 08:00etara egoten zen zabalik. Halaber, bazkal orduan ere ateak irekitzen zituen. Beraz, bertan lo egin, gosaldu, bazkaldu eta afaldu egiten zuten. Dena den, goiz osoan eta arratsalde osoan, kalean egon behar izaten zuten bertako erabiltzaileek, Europarako bidean Irunen dauden migratzaileek.

Aurrerantzean, ordea, egun osoa bertan pasa ahal izango dute. Aterpeak 60 lagunentzako tokia du eta Gurutze Gorriak kudeatzen du. Erabiltzaileak gehienez 5 egunez egon daitezke bertan. Bost egun horien ondoren, Irungo ospitale zaharrera joan daitezke. Han 24 plaza daude eta han ere gehienez 5 egun igaro ditzakete.

Migratzaileei laguntza emateko Irungo sareak begi onez ikusten du zerbitzua egun osoz irekita mantentzea, baina oraindik ere arreta falta dagoela salatu du. Esaterako, Irunera heltzen direnei informazioa eta orientazioa emateaz beraiek arduratzen direla azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X