Jaiotzak EAEn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.919 haur jaio ziren apirila eta ekaina artean EAEn, 2017an baino % 10 gutxiago

Araban 631 ume jaio ziren, Bizkaian 1.970 eta Gipuzkoan 1.318. Horietatik 1.884 lehenengo seme-alabak ziren, eta umeen % 43,1, ezkondu gabeko bikoteek izandakoak.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.919 haur jaio ziren 2018ko bigarren hiruhilekoan, iaz baino % 9,7 gutxiago. Jaiotze tasak, bereziki, Araban egin zuen behera (% 15,4), baina Bizkaian ere nabarmena izan da beherakada (% 10,8). Gipuzkoan, aldiz, % 4,8 jaitsi da jaiotze kopurua.

Guztira, 631 haur jaio ziren Araban, 1.970 Bizkaian, eta 1.318 Gipuzkoan, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Esan bezala, apirileko, maiatzeko eta ekaineko datuak hartu dituzte kontuan, eta iazko denbora tarte bereko jaiotzeekin alderatu dituzte. Hala, aurtengo aipatu hiruhilekoan jaiotako umeen % 43,1 ezkondu gabeko bikoteenak ziren. Iaz, berriz, % 44,5ekoa izan zen kopuru hori. Bizkaia izan da, zehazki, batezbestekoa gainditu duen bakarra: % 46,4. Araban % 40,7koa izan da zenbatekoa, eta Gipuzkoan % 39,3koa.

Halaber, jaiotako haur horiek neba-arrebak dituzten ala ez aztertu dute. Ikerketak erakusten duenez, 1.884 umek ez zeukaten neba-arrebarik; 1.558 (% 39,8k) dagoeneko beste haur bat zeukaten familietan jaiotakoak ziren, eta % 12,2k, gutxienez, bi neba-arreba zituzten.

Adinari dagokionez, 30 eta 34 urte bitarteko amen artean ematen dira jaiotze gehienak (% 35,4), nahiz eta oso gertu dauden 35 eta 39 urte bitarteko emakumeen kasuak ere (% 3,3).

Portzentajea askoz baxuagoa da 25-29 urteko emakumeetan (% 13), eta are txikiagoa 25 urtetik beherakoetan (% 6,1).

Oro har, ezkongai zeuden amek gazteago izan zituzten seme-alabak, ezkonduta zeudenek baino.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

baxoa seaska ikasleak  bernat etxepare
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa

Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

FOTODELDÍA Praia (Cabo Verde), 04/05/2026.- El crucero holandés MV Hondius se encuentra anclado frente a la costa de la ciudad de Praia, en la isla de Santiago, Cabo Verde, este lunes, tras la muerte de tres personas a bordo a causa de un síndrome respiratorio agudo. La Organización Mundial de la Salud (OMS) informó de un caso confirmado y cinco casos sospechosos adicionales de infección por hantavirus en el buque que navega en el océano Atlántico. Tres de los afectados han fallecido y uno se encuentra actualmente en cuidados intensivos en Sudáfrica. EFE/ Elton Monteiro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira

Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X