Azken 15 urteotan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hizkuntza-eskakizuna betetzen duten Osakidetzako langileak seikoiztu egin dira

15.000 langilek parte hartu dute Osakidetzak ordaindutako euskalduntze-ikastaroetan. Bestalde, 240.000 erabiltzailek euskara aukeratu dute Osakidetzarekin harremanak izateko.
Hainbat lagun itxaroten, Osakidetzako egongelan
Osakidetzako egongela. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Azken 15 urteotan seikoiztu egin da lanposturako hizkuntza-eskakizuna betetzen duten Osakidetzako langileen kopurua. Orain dela 15 urte, langileen % 7,6k betetzen zuten hizkuntza-eskakizuna, eta egun, berriz, % 46,6 dira eskatzen zaiena betetzen dutenak, Osasun Sailak, Euskararen Eguna dela eta, jakitera eman duenez.

Erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza-erregistroa 2017an abian jarri zutenetik, 240.000 lagunek euskara aukeratu dute Osakidetzarekin harremanak izateko. Bestalde, erabiltzaileek 6,5ko nota eman diote Osakidetzako langileek euskaraz ematen duten zerbitzuari.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 67/2003 Dekretuari esker, "euskararen erabilpenean aurrera egin dugu, pixkanaka, baina gelditu barik", esan du Jon Darpon Osasun sailburuak.

Dekretua onartu zenetik, gainera, 15.000 langilek parte hartu dute Osakidetzak ordaindutako euskalduntze-ikastaroetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X