'Txaleko horiak'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Gobernuak manifestazioak debekatuko ditu Eliseoko Zelaietan

Kalteak egiteko asmoa duten “militante ultren presentzia” antzeman bezain laster debekuak aplikatu direla ohartarazi du Edouard Philippe lehen ministroak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Frantziako Gobernuak debekatu egingo ditu txaleko horien protestak leku seinalatuetan

Iragan larunbateko istiluak eta lapurretak berriz errepikatuko direnaren susmoa hartzen baldin badio, Pariseko Eliseo etorbidean eta beste toki zehatz batzuetan 'txaleko horien' manifestaziorik onartuko ez duela iragarri du Frantziako Gobernuak astelehen honetan.

Kalteak egiteko asmoa duten “militante ultren presentzia” antzeman bezain laster debekuak aplikatu direla azaldu du Edouard Philippe lehen ministroak. Christophe Castaner Barne ministroak eta Nicole Belloubet Justizia ministroak Philippe lagundu dute agerraldian.

Era berean, debekua Bordeleko Pey Berland eta Tolosako Capitolio plazetan aplikatuko dute; izan ere, azken lau hilabeteetan txaleko horien protestetan istiluak errepikatu dira bertan.

Gainera, segurtasun indarrek autonomia handiagoa izango dute, eta manifestari bandalikoak biltzen direnean “berehala sakabanatuko” dituztela ohartarazi du Philippek. Lan horretan laguntzeko baliabide gehiago izango dituzte poliziek, hala nola, dronak eta bideo irudiak, gaineratu duenez. Debekatutako manifestazio batean parte hartzeagatik isunak areagotuko ditu Exekutiboak.

Kargugabetzea

Bestalde, Michel Delpuech Pariseko Polizia Prefetaren arduraduna kargutik kendu du Philippek. Didier Lallementek ordezkatuko du karguan. Orain arte Lallement Girondeko departamentuan (Bordele hiriburu) ari zen lanean.

Eliseoko Zelaietara egun horretan joan zirenak “ez ziren manifestariak, istilu-sortzaileak baizik”, nabarmendu du Philippek, helburu bakarra “arpilatzea, lapurtzea, su ematea…” zuten.

Philipperen ahotan, Pariseko 124 dendatan kalteak egin zituzten iragan larunbatean, eta 27tan lapurretak izan ziren. Horien artean, esanguratsuena Le Fouquet's jatetxearen kasua izan zen, luxuaren ikur Parisen.

Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroak adierazi duenez, txaleko horien protestek 170 milioi euroko kalte materialak utzi dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X