Albiste dira
Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek salatutako sexu-erasoaren aurkako elkarretaratzea egin dute Beasainen

Udalak deitutako elkarretaratzea izan da, eta ehunka herritarrek bat egin dute. Emakumearen salaketa ikertzen dabil Ertzaintza.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bortxatua izandako emakumeari babes osoa eskaini dio Beasaingo herriak

Ertzaintza sexu-eraso bat ikertzen ari da Beasainen (Gipuzkoa) biktimak jarritako salaketaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasoa bart eta herriaren erdigunean, udaletxetik gertu, gertatu dela salatu du emakumeak.

Aitor Aldasoro alkateak baieztatu duenez, gizon batek emakume bat bortxatu du, ostiral gauean herriaren erdigunean, udaletxetik gertu. Esprai bat erabili zuen gizonak neska lokartzeko. Ertzaintza erasotzailearen bila ari da.

Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Beasaingo Udalak, talde politiko guztien babesarekin. Elkarretaratzea 13:00ean izan da, Erauskin Plazan, eta ehunka auzokidek bat egin dute.

Gipuzkoako Aldundiak gaitzetsi egin du sexu-erasoa, "emakumeak menderatzea bilatzen duen ideologian" sustraiak dituen indarkeria matxista gisa; eta herritarren eta erakundeen erantzuna behar duela adierazi du.

Aldundiak, prentsa-ohar batean, "errefusa eta gaitzespena" agertu du gertakariaren aurrean, eta "gertutasuna eta babesa" helarazi die "biktimari eta bere ingurukoei". Indarkeria mota hori "egiturazkoa" dela eta "erantzun egokia" ematea "denei" dagokiela gaineratu du.

Larunbat honetan, mugimendu feministak deituta, protesta ekitaldia egin dute Bideluze Plazan, eta ehunka izan dira parte hartu duten herritarrak.

-------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X