Gizon bat atxilotu dute Hernanin adineko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du Hernanin geriatriko bateko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
Adineko pertsonak zaintzeko erietxe egoitzako arduradunak Ertzaintzari jakinarazi dionez, larunbatean gizon bat zentroan sartu zen eta emakume bati ukituak egin omen zizkion. Emakumeak mugikortasun arazoak ditu.
Antza, biktimak laguntza eskatzeko txirrina jo zuen eta gizonak presaka ihes egin zuen.
Ertzaintzaren eta Hernaniko Udaltzaingoaren ikerketari esker, ustezko erasotzailea atxilotu zuten igande goizean. Ondoren epailearen aurrera eraman zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean