Osakidetzaren itxarote-zerrenda egonkor mantentzen da, 48 egunean
Osakidetzan ebakuntza bat egiteko batez beste itxaron beharreko epea apur bat luzatu da 2019ko lehen seihilekoan: 48,2 egunetik 48,6ra. Datu hori positiboa da arduradunentzat. Igoera txikia herritarren zahartzeari eta berrikuntza teknologikoari egotzi diote, eta egonkortasuna goraipatu dute.
Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Andoni Arcelay Asistentzia Sanitarioaren zuzendariak aurkeztu dituzte 2019ko lehenengo sei hilabeteetako datuak. 96.000 paziente hartu ditu Osakidetzak: 67.000 Lehen Arretan eta 29.000 ospitaleetan.
Lantzen ari diren zenbait prozedura berritzaile aipatu dituzte Diegok eta Arcelayk: momentu bakoitzeko baliabideen eta eskaeraren arabera gaixoak ospitalez aldatu eta, "ebidentzia zientifikoak babesten ez baditu" eta betiere Osakidetzaren zerbitzuen eskaintza aldatu gabe, zenbait ebakuntza eta proba diagnostiko ez egiteko aukera.
Ebakuntza egiteko batez besteko atzerapena 48-51 egun artean mantendu da azken lau urteetan. Egonkortasun hori azpimarratu du Diegok, "0,5 puntu behera edo gora egitea" baino.
Portzentajeak behera egin du Txagorritxu Ospitalean (50,7tik 50,2ra), Gurutzetan (43,1etik 42ra) eta Donostia Ospitalean (49tik 46ra), besteak beste, baina gora egin du Debabarrenan (43,8tik 56,8ra) eta Debagoienan (27,5etik 41,3ra).
Batez besteko hazkundea biztanleria zahartzearen ondorio dela esan du Osakidetzako zuzendariak; izan ere, 65 urtez gorakoei egindako ebakuntzek % 3,41 egin dute gora. Bestalde, berrikuntza teknologikoek ebakuntza kopuru handiagoa egiteko aukera ematen dute; oro har, % 2,68 egin baitute gora.
Ia espezialitate guztietan gehiago itxaron beharra dago: kirurgia orokorra (42,3 egunetik 45,7ra), otorrinolaringologia (47,7tik 49,1era), oftalmologia (40,3tik 44,2ra), ginekologia (34,1etik 38,5era) eta traumatologia (58,6tik 58,7ra). Urologian, ostera, behera egin du (50,9tik 41era).
Bestalde, proba diagnostikoak egiteko atzerapenak behera egin du, 14,9 egunetik 13,2ra pasa baita. Kanpo kontsultetan hitzordu bat lortzeko, aldiz, 32,4 egun behar dira (2018an 30,1 behar izan ziren).
Pazienteek ospitalean 5,3 egun ematen dituztela nabarmendu du Diegok, eta larrialdietako zerbitzuen erabilerak % 13 behera egin duela goraipatu du. Horregatik, "baliabideen erabilera arduratsua" egin izana eskertu die herritarrei. Etengabeko arreta guneetan larrialdietan baino pertsona gehiago artatu dituzte bigarren urtez jarraian.
Azkenik, herritarrak gero eta odol gutxiago ematen ari direla ohartarazi du Diegok (- % 7,6), baina "maila kezkagarriak ez" direla erantsi du. Arrazoiak zehazteko emaileen elkarteekin lanean ari direla adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.