Kontziliazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eskatu 16 asteko guraso-baimena Euskadin

Zertan datza urriaren 22an onartutako dekretua? Nola eskatu ahal dira eskaintzen dituen diru-laguntzak? eitb.eus-ek horren gaineko zalantza guztiak argitu nahi dizu.
Dekretua azaroan sartuko da indarrean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Urriaren 22an, asteartearekin, Eusko Jaurlaritzak 16 asteko guraso-baimena bermatuko duen dekretua onartu du; ondorioz, guraso ez umedunek, umedunek bezala, 16 urteko baimena izango dute lanean. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, indarrean sartuko da; baliteke hori azaroaren 1ean izatea. Baina, zertan datza baimen hori? Eta, gainera, eskatzen dituen betebeharrak betez gero, nola eskatu behar da?

Zer den 16 asteko guraso-baimena bermatzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretua?

Herritar askok horrela deitzen dioten arren, ez da baimena; izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du eskumenik guraso-baimenik emateko. Langileak eskatu ahal duen borondatezko eta ordaindutako eszedentzia da; Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen ere Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, ordainduko die langileei eszedentzia-epe horretan.

Estatuak du eskumena guraso-baimenak emateko, Gizarte Segurantzaren bidez. Hortaz, Jaurlaritzak ordaindu egingo dio guraso ez umedunari borondatezko eszedentzia horretan.

Noiz eskatu ahal den borondatezko eta ordaindutako eszedentzia hori

Erditzearen ostean, guraso ez umedunek zortzi asteko baimena dute Euskadin, Estatu osoan bezala. Lehenengo biak  segidan erabili behar izango dituzte, erditzearen ondoren; gainerako seiak, aldiz, etendako epeetan erabili ahal izango dira, umeak hamabi hilabete izan arte. Baimen hori % 100ean dago ordainduta, Gizarte Segurantzaren aldetik, eta besterenezina da; hortaz, guraso umedunak ez badu erabiltzen, ezin dio laga beste gurasoari.

Gizarte Segurantzak ordaindutako zortzi asteko baimena amaituta, guraso ez umedunak eskatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak ordaindutako zortzi asteko eszedentzia-epea. Lanean eskatu behar du eszedentzia hori, eta, tramite hori eginda, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza ekonomikoa eskatu ahal izango da: Interneten bidez, Jaurlaritzak hori egiteko duen web orrian; aurrez aurre, Jaurlaritzaren herritarrentzako informazio-bulegoetan.

Zein guraso ez umedunek eskatu ahal izango duten eszedentzia hori

Lau baldintza daude:

-Lehena da umea dekretua argitaratu ostean jaio izatea. Aurreikuspena da hori 2019ko azaroan gertatzea, azaroaren 1ean ziur aski.

-Bigarren baldintza da hiru betebehar hauetako bat betetzea:

-Besteren konturako langilea izatea.

-Sozietate kooperatibo bateko bazkide langilea edo lan-bazkidea izatea.

-Norbere konturako langilea edo autonomoa izatea. Kasu horretan, beharrezkoa izango da langile bat kontratatzea, diru-laguntza jasotzen duten epe osoan.

-Hirugarren baldintza da Euskadin erroldatuta egotea.

-Laugarrena da umea ez eramatea haurtzaindegi batera.

Noiz arte eskatu ahal den eszedentzia

Umeak urte bat bete arte; hori bai, beti egin behar da guraso umeduna baimenaz gozatzen ez dagoen epe batean. Hortaz, aukera dago gurasoetako bat, behintzat, umearekin egotea horrek, gutxienez, zazpi hilabete eta erdi izan arte, gutxi gorabehera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" duelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X