matxismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintaketa faxistak egin dituzte berriro 'Pikara Magazine' eta Irantzu Valeraren aurka

"52" (Voxek eskuratutako eserleku kopurua) eta "indarkeriak ez du generorik" margotu diete. Erantzun gisa, kanpaina abiatu dute sare sozialetan.
18:00 - 20:00
Pintaketak egin dituzte berriro Pikara Magazine aldizkariaren Bilboko egoitzan

Pikara Magazine aldizkari feministaren eta Irantzu Varela ekintzailearen kontrako pintaketa faxistak egin dituzte berriro, hedabideak eta komunikatzaileak ohar baten bidez salatu dutenez. Pintaketak astearte goizean agertu dira, biek Bilboko Lamana kalean partekatzen dituzten bi lokaletan.

Zehazki, alderdi falangistak sinatutako pintaketetan, "52" (Voxek A10ean lortutako eserleku kopurua) eta "indarkeriak ez du generorik" (alderdi ultraeskuindarrak hala du jasota bere hauteskunde programan) idatzi dituzte. Horrez gain, beste pintaketa batek Irantzu Varela Pikara Magazine aldizkariaren kolaboratzaile eta Faktoria Lilako burua du jomuga.

Ohar batean kritikatu dutenez, "eraso matxista eta faxista hau ez da berria: duela bi aste antzeko erasoa jasan zuen aldizkariak eta Irantzu Valerak sufritu duen bosgarrena da". Erasook ez dira kontu isolatua. Varelak berak eta aldizkariko kide batzuek Twitterren maiz jasan dituzte erasoak.

"Irantzu Varelari egiten zaizkion eraso hauek mugimendu feminista osoari egiten zaizkiola uste dugu; izan ere, erasoen jomuga da feminismoaren baitan pertsona ezaguna delako. Gainera, komunikabide bati egindako pintaketa hauek adierazpen-askatasunaren kontrako erasoak ere badira", nabarmendu dute.

Erasooi erantzuteko asmoz, sare sozialetan kanpaina abiatu dute Pikara Magazinek eta Irantzu Varelak #APorTodas traolarekin —Santiago Abascalek hauteskunde gauean botatako esaldi bati buelta emanez—. "Beldurrik ez dugula adierazteko" bideoak, memeak eta mezuak partekatzeko eskatu diete erabiltzaileei.

"Argi dugu erasoa guk jasan behar izan dugula, baina denoi zuzenduta dagoela. Gainera, guk ez diogu idazteari, sortzeari, pentsatzeari ezta sarea eratzeari ere utziko. Guk honi aurre egingo diogu, isilik nahi gaituztelako", adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X