Honelakoa izango da Termibus berria
Bilboko autobus geltoki berria, lurperatua eta intermodala, azaroaren 29an jarriko da martxan, eta urtean zazpi milioi pertsona hartuko ditu, eta, batez beste, 19.000 erabiltzaile egunean.
Geltokia ostiralean hasiko da lanean, goizeko 06:00 aldera. Udalak prentsa-oharrean azaldu duenez, azpiegitura segurua, modernoa, intuitiboa eta ondo seinaleztatua da, eta Estatuko eta nazioarteko 25 operadore eta 19.000 erabiltzaile baino gehiago bertatik igaroko dira egunero, batez beste.
Kopuru horretan Bizkaibuseko lineetako bidaiariak ere zenbatzen dira, zerbitzuak Bilbo intermodal berrira eramaten baititu eta bidaiarien % 50 bereganatzen baititu. Ondorioz, urtean zazpi milioi lagun baino gehiago azpiegitura horretatik igarotzea kalkulatzen da.
Asteazkenean, hilaren 27an, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak inauguratuko du azpiegitura, eta bi egunez ateak zabalik izango dituzte nahi duten guztiek instalazioak ezagutu ahal izateko, martxan jarri aurretik.
Aburtoren hitzetan, "Bilbo Intermodala funtsezko pieza izango da auzoaren eta hiriaren etorkizuneko garapenean". Alde batetik, estazio "lurperatua" da, Gurtubayk optimizatutako sarbideekin eta inguruneko afekzio txikiekin, zirkulazioa lasaitu eta ingurua segurtasunez hornituko duena. Autobusak lurrazaletik eta Luis Briñasetik kenduko dituzte, eta herriko trafikoa soilik izatera pasako da.

Termibus berriaren planoa. Argazkia: Bilboko Udala
Bestalde, plaza batera bideratuko diren 7.500 metro koadro liberatzeko aukera emango du. Sabino Aranan eta Errekalden Iralaraino berreskuratutako 80.000 metro koadroei batuko zaien espazioa da, FEVEren linea lurperatu ondoren egindako urbanizazioari esker.
Nodo intermodal berri horretan aldiriko trenak, metroa, tranbia, Bilbobus, taxiak, Bilbao Bizi udal bizikleta zerbitzua eta aireportuarekiko lotura elkartzen dira. Eta, "osatu egingo da", adierazi du alkateak, hiriko garraio intermodaleko beste nodo batekin, Abandon dagoen trenbidearenarekin, Abiadura Handiko Trenaren etorrerarekin bere jauzi kualitatibo propioa esperimentatuko duena.
Geltokirako sarbideak
Bilboko Intermodalak lau solairu ditu sestra azpian, 30 dartsena eta 500 aparkaleku baino gehiago. Geltokirako oinezkoentzako bi sarbide daude:
Gaur egun eraikitzen ari diren 7.500 metro koadroko plazaren bidez, Termibus zaharraren espazioa hartzen duena. Oinezkoentzako sarbide zuzena du Perez Galdos eta Luis Briñasetik, eta baita Perez Galdos kaletik ere, Luis Briñas eta Gurtubay artean oinezkoentzat izango baita.
Gainera, San Mames geltokiko trukagailutik (Metroko eta RENFEko aldiriko geltokien elkargunetik) zuzeneko sarbidea egongo da, eta horri errepideko garraio publikoarekiko lotura gehituko zaio, geltoki berriari izaera intermodala emango diona.
Ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, autobusak Gurtubaytik sartuko dira eta Perez Galdosetik aterako dira Gurtubairantz. Ibilgailuen sarrera Perez Galdosetik izango da, eta irteera Gurtubaitik.
Sarbideen planoa
0. solairua
Beheko solairuak 700 metro koadroko sarrera du geltokirako, sarbide eta zerbitzuetarako. Etorkizunean, eraikinaren gainerakoa amaituta dagoenean, azalera komertzial bat, hotel bat, gimnasio bat eta ikasleen egoitza bat gehituko zaizkio inguruneari. Beheko solairuan libre gelditzen den azalerari esker, zortzi metroko zabalera duen kale bat sortzen da, Gurtubay eta etorkizuneko plaza lotzen dituena, eta, gainera, oinezkoentzako kalea mantenduko da Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eta geltoki berriaren artean.

-1. solairua
Solairu honetan geltokiko zerbitzu nagusiak daude. Kristalezko terraza bat, beheko solairura begira – Dartsenak kokatzen diren solairura –, zeinak banatzaile lanak egingo baititu hainbat espaziotarako: txarteldegiak, txartel-ezeztagailuak, taberna, kontsignak, bulegoak, merkataritza-gunea, kontrol-gela, logistika-gunea eta instalazioak, eta San Mameseko geltokiarekiko konexio intermodala, zeinak, aldi berean, Metroa eta RENFEko aldiriak hartzen baititu.

-2. solairua
Geltokiaren 30 dartsenak hartuko ditu, eta erdiko espazio baten inguruan egongo dira; erdigune hori kristalezkoa eta isolatua izango da erabiltzaileak ketik eta zaratetatik babesteko. Itxaroteko kapsula horretara autobusa irten baino gehienez 15 minutu lehenago sartu beharko da, txartelean bertan inprimatutako QR kode bat edo Barik txartela erabiliz.
-3. solairua
Solairu hori bi zatitan banatuta dago: bata, autobusen erregulazio-eremurako; eta, bestea, 250 plazako txandakako aparkaleku baterako, inaugurazioa egin eta egun batzuetara martxan jarriko dena, egungo behin-behineko geltokia deseginda dagoenean eta beharrezko zirkulazio-aldaketak egin ahal direnean. Dena trantsizio atsegin eta mailakatu baten mesedetan.
-4. solairua
Bertan 250 aparkaleku baino gehiago izango dira eta baita autobusak arautzeko gunea ere, altuera bikoitzean eraikia, eta beraz -3 eta -4 solairuak hartzen dituena.
Mugikortasuna geltokiaren inguruan
Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzi delegatuaren arabera, "autobus geltoki honen nortasun ikurra multibitasuna da, mugitzeko modu iraunkorrago eta osasuntsuago baten alde egin duten Europako hirien abangoardian kokatzen gaituena".
Geltoki berria martxan dagoen bitartean eraikuntza lanekin jarraituko dute, bai ikasleen egoitzarena eta baita hotelarena ere, Garellano inguruko urbanizazioa osatuko duen etxebizitza eraikinaz gain.

Horrenbestez, geltokiko plaza partzialki irekiko da eta Luis Briñas kaletik bertara doazen oinezkoentzako sarbideak bakarrik egongo dira erabilgarri konplexuaren funtzionamenduko lehen egunetan.
Era berean, intermodalaren inguruneko bide-sareak aldatzen joango dira hurrengo asteetan, eta garraio publikoko udal-zerbitzuak (Bilbobus, BilbaoBizi zerbitzua eta Taxiko geltokiak), lehen fase honetan ia aldaketarik izango ez dutenak, pixkanaka moldatuz joango dira obrek aurrera egin ahala martxan jarriko diren zirkulazio-konfigurazio berrietara.
Lehen fasea
Lehen fase honetan, datorren asteazkenean geltokia irekitzen denetik aurrera, Gurtubayko igoerako errei bat kenduko dute, eta jaitsierako errei izatera pasatuko da, autobusak geltokira sartu ahal izateko.
Bilbobus zerbitzuari dagokionez, gaur egun 28. lineak Luis Briñasen duen geralekua pixka bat hegoalderantz doa kalearen tarte berean, eta 38. linearen geralekua 16. zenbakiaren parean dago.
BIDEOA: Termibus berriko lanak, minutu batean laburbilduta
Sestra gaineko eraikina
Geltokiaren gainean 7.500 metro koadroko plaza eta altuera ezberdinetan eraikitako eraikina egongo dira, 14 guztira, inguruko eskaintzaren osagarri izango diren hainbat jarduera hartuko dituena.
Proiektuaren oreka ekonomiko-finantzarioa ziurtatzeko, Bilboko Udalak geltoki intermodalaren ustiapena ematea erabaki du, 40 urterako, Amenabarri, eta denbora hori igaro ondoren, geltokia udalera itzuliko da. Eragiketa horren globalean, 40 milioi eurotik gorako balioa duten titulartasun publiko-pribatuko ekipamendu-multzo bat sortu da, Udalak inbertsiorik egin beharrik izan gabe, Udalak jakinarazi duenez.
BIDEOA: Horrelakoa izango da Bilbo Intermodala
Zure interesekoa izan daiteke
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako haur bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.