Euskadiko arazo nagusiak lan merkatua eta etxebizitza dira, Soziometroaren arabera
Euskadik gaur egun dituen arazo nagusiak lan merkatuarekin lotutakoak (% 59k aipatu dituzte hiru arazo nagusien artean) eta, maila apalagoan, etxebizitza eta etxegabetzeak (% 14k aipatu ditu) dira, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azken Soziometroaren arabera.
Inkesta telefono bidez egin zuten urriaren 1a eta 9a bitartean EAEko 2.170 herritarren artean. Azken galdeketa horrek Euskadiko Administrazio Publikoa zuen ardatz, baina egoera ekonomiko eta politikoarekin lotutako beste gai batzuk ere aztertu dituzte.
Lan merkatuaren eta etxebizitzaren arazoaz gain, honakoak aipatu dituzte herritarrek, askoz gutxiago bada ere: immigrazioa (% 11), egoera politikoa, politikariak eta gatazka politikoa (% 10), pentsioak (% 10), delinkuentzia eta segurtasun falta (% 10), arazo ekonomikoak (% 9), zerbitzu publikoen funtzionamendua eta estaldura eta laguntzak (% 7) eta osasungintza (% 6). Aipatzekoa da pentsioekin eta herritarren segurtasunik ezarekin lotutako arazoen goranzko joera atzeman zutela.
Bestalde, Euskadik hurrengo urteetan izango dituen erronkak zeintzuk izango diren galdetuta, langabezia aipatu dute itaundutakoen % 59k. Dena dela, beste hauek ere aipatu dituzte: biztanleriaren zahartzea (% 37), pentsioak (% 36), desberdintasun sozialak (% 35) eta klima-aldaketa (% 28).
Gai politikoei helduta, alderdien eta buruzagien inguruan duten iritziaz galdetu zieten herritarrei. Soziometroaren arabera, EAJ izan da berriz ere begikotasun handiena sortzen duen alderdia (5,1 puntu, 0tik 10erako eskalan), eta ondoren geratu dira EH Bildu (4,0), Elkarrekin Podemos (3,9) eta PSE-EE (3,7). PP (1,6) da baloraziorik txarrena jaso duena, beste behin.
Buruzagi politikoen balorazioan, Iñigo Urkullu lehendakaria (5,7) eta Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea (5,1) dira gainditu duten bakarrak. Horien atzetik daude Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos) —4,2ko nota jarri diete biei— eta Arnaldo Otegi (4,0). Azken postuan, Alfonso Alonso (1,9) dago berriro. Aurreko Soziometroaren datuekin alderatuta, buruzagi guztiek behera egin dute pixka bat.
Independentziari buruzko iritziari dagokionez, biztanleen % 34 ez daude ados, % 31 alde edo kontra leudeke egoeraren arabera, eta % 20 ados daude. Galdetutakoen % 15ek ez du erantzun.
Zure interesekoa izan daiteke
Maialenen senarra espetxean artatu zuen medikuak esan du ez zuela buru nahasmendu zantzurik
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua ikusi zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Iran eta sarreren prezioa polemikaren erdigunean, Munduko Futbol Txapelketa hasteko hilabete falta denean
Irango selekzioaren parte hartzea baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte, NBA eta NFL ligetan ohikoa den bezala.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Hantabirusaren agerraldia "kontrolatuta " dagoela uste du Rafael Bengoak: "Orain kasu positiboen jarraipena egin behar da"
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du.
Lekukoen deklarazioen txanda, Lukas Agirreren heriotzaren epaiketan
Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du 2022ko Gabonetan gaztea labankadaz hiltzeagatik akusatutako hiru lagunetako birentzat.
Kamioi batek istripua izan du eta bi errei itxi dituzte AP-68 autobidean, Zuia parean, Gasteizerako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, kamioiak zama galdu du, eta gidaria Txagorritxu Ospitalera eraman dute. Errei bakarra dago irekita, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: hantabirusaren azken ordua, AEBk errefusatu egin du Iranen erantzuna eta Alejandro Gonzalez-Iñarritu Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Milaka euskaltzaleren bultzadaz hasi dira gaur Senperen geroa eraikitzen
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa izan da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere izan du lekua.
Pertsona bat atxilotu, beste bat ikerketapean jarri eta hainbati espedientea ireki diete Gasteizko bi diskotekatan egindako kontroletan
Ertzaintzak bost arma zuri eta objektu arriskutsuak konfiskatu ditu gaur goizaldean bi diskotekatan ezarritako segurtasun-dispositiboetan egindako kontroletan.
Zumaiako flyschean harrapatuta geratu diren 40 bat lagun erreskatatu behar izan dituzte
Algorri hondartzan ez atzera eta ez aurrera geratu dira, mareak ezustean harrapatu baititu txangoa egiten ari zirenean.