Azterlan batek dio genero-desberdintasunek jarraitzen dutela Matematikan eta Fisikan
Matematikaren eta fisikaren arloetan genero-desberdintasunek jarraitzen dutela berresten du Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak lagundutako ikerketa batek.
Ikerketa horren helburua izan da ikerketa zientifikoaren munduan emakumeen diskriminazioa iraunarazten laguntzen duten mekanismoak identifikatzea eta neurri egoki batzuk proposatzea matematikaren eta fisikaren arloetan emakumeen kopurua handitu ahal izateko, bietan genero-oreka lortze aldera.
Ikerketaren arabera, matematika eta fisika eremuetako ikasleen arteko emakumeen kopurua diziplina horietan aritzen diren gizonena baino askoz ere txikiagoa da, eta, bi kasuetan, beste diziplina zientifikoetan baino arraila handiagoa da (biologia, kimika, genetika, lurraren zientziak, etab.).
2018/19 ikasturtean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleen artean % 38,9 emakumeak ziren matematikaren arloan, eta% 29.2 fisikaren arloan. Presentzia urri hori faktore historiko, sozial, psikologiko, politiko eta kultural konplexuen emaitza da, eta emakumeei eragiten die ebaluazio-prozesuetan eta horien sustapenean. Kasu askotan, sistema akademikoaren oinarri diren printzipio eta balio batzuk ez dira neutralak generoari dagokionez.
Azterlanaren arabera, emakumeek emakume izateagatik jasotzen duten tratu desberdina, merituaren aitorpenari, debaluazioari eta ikusezintasunari buruzko genero eragina, sexu-jazarpenak, hizkuntza desegokia eta, oro har, diskriminazio-ingurunea, horrek guztiak emakumeengan "kide ez izatearen" sentimendua areagotzen du, hau da, ez dira ongi etorriak sentitzen kasu askotan eta horrek erlaxatuta edo eroso sentitzea galarazten die.
Gainera, lana eta familia uztartzearen ondorioz sortzen diren arazoek diskriminazioan eragiten duten alderdiak dira, eta, kasu askotan, emakumeek erabaki behar izaten dute ibilbide profesionalean aurrera egin edo familiako kideak zaindu.

Neskato bat formula fisiko baten aurrean. Argazkia: Pixabay.com
Ikerlanak, bestalde, hainbat proposamen egiten ditu egoera hau aldatzeko, hala nola, generoaren eragina zehatz-mehatz aztertzea langileen hautaketan eta ebaluazio-prozesuetan, edo unibertsitate-eremuan bulego bat sortzea, ikasleek, irakasleek eta ikertzaileek bertara joan ahal izan daitezen sexu-jazarpena, lan-jazarpena edo edo edonolako diskriminazioren biktima direnean.
Garrantzitsu eta beharrezkotzat jotzen dute, halaber, matematikari eta fisikari izatearen lanbideari buruz dagoen ikuspegia zabaltzea, eta estereotipoen berezko elementu sinbolikoak eremu horietan diharduten emakumeen eta gizonen benetako jarduerarekin alderatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.