Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
EAEko txinatarren elkarteak osasun-materiala eman dio Gurutzetako Ospitaleari
EAEn bizi diren txinatarren elkarteak animo hitzak ere bidali dizkie sektoreko profesionalei.
Material sanitario de protección. Imagen: @GurutzetakoOsp
EAEko txinatarren elkarteak babeseko osasun-materiala eman du Gurutzetako Ospitaleko profesionalentzako.
Barakaldoko ospitalea eta ezkerraldeko zentroak biltzen dituen Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIak jakinarazi duenez, txinatarren elkarteak animo hitzak ere bidali dizkie osasun-sektoreko profesionalei.
"Espainiako Txinako Komunitateak eskerrak eman nahi dizkio osasun arloko komunitate osoari egiten ari diren ahalegin eta sakrifizioagatik. Horregatik, osasun-material hau oparitu nahi diegu mediku eta erizainei, borroka horri aurre egiteko babes egokia eta nahikoa izan dezaten. Elkarrekin gaindituko dugu, animo", idatzi dute material guztiarekin batera bidalitako gutunean.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Duela 31.500 urteko haitzuloetako lehoi baten hezurdura osoa aurkitu dute Mendaron
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Euskalduna jauregia, nazioarteko Eventex sailkapenean lehena
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Espainiako Gobernuak 30 milioi euroko laguntzak onartu ditu Urdako tren-istripuaren biktimei laguntzeko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
17 lagun identifikatu dituzte Donostian "antolatutako gazte taldeekin lotuta"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Artxandako tunel baten itxiera trafikoa zailtzen ari da Bilbon
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bergara, Sopela eta Urduliz etxebizitza gune tentsionatu dira jada
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Soleko kanpaldiko kideek salatu dute Poliziak "bortizki" hustu duela plaza
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Urdako (Toledo) tren-istripuan hildako 69 pertsonak identifikatu dituzte
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
56 urteko gizonezko bat hil da Zallan, tren batek harrapatuta
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Urdako tren istripuarekin lotutako dekretuak baja espezifikoak eta kalte ordainak aurreratzea aurreikusten du
Gehiago ikusi