Maria Cristina hotelak koronabirusaren sintoma arinak dituzten gaixoak hartuko ditu
Maria Cristina hotelak, Donostia dagoen bost izarretako hotel bakarrak, eta Osakidetzak akordio bat egin dute hotelaren instalazioak COVID-19 duten paziente arinen errekuperazioan erabiltzeko.
Horrela, Gasteizeko Lakua hotelak egin duen gauza bera egingo du hotel donostiarrak, hau da, dagoeneko ospitalean geratu behar ez duten pertsonak, baina oraindik sintoma arinak dituztenak, hartzea. Nekane Murga Osasun sailburuak eman du akordioaren berri.
Murgak adierazi duenez, Osasun saila "paziente arinen egonaldia antolatzeko baldintza onenak" dituzten hotelak aztertzen ari da, horrela ospitaletan paziente larrientzat leku gehiago izango dutelako.
Maria Cristinarekin egindako akordioari esker, eta Eneko Goia Donostiako alkateak Twitterren iragarri duenez, Osakidetzak beste 120 ohe izango ditu Donostiako Sustapenerako udal erakundeak hotela kudeatzen duen Marriot International enpresarekin negoziaketen ostean.
"Albiste honek kutsu sinboliko handia du: gure hiriko hotelik klasikoena, zinemako eta musika munduko izarrak eta mundu osoko pertsona garrantzitsuak hartu dituena, egoera gogor honetan behar handiena dutenen zerbitzura jarri da", azpimarratu du Goiak.
Sintoma "oso arinak" dituzten gaixoak
Alkateak esan duenez, Maria Cristina hotelak sintoma "oso arinak" dituzten gaixoak hartuko ditu, euren etxeetan egoteko moduan daudenak baina praktikan egon ezin dutenak euren etxeak"“baldintza onetan ez daudelako", edo "eurekin bizi direnak kutsatzeko arriskua dagoelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak