Koronabirusaren krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 1.500 informatika-ekipo banatu ditu ikasleen artean

"Ikasle bakar bat ere atzean ez geratzea da erronka nagusietako bat", esan du Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuak.
Ikasle batzuk klasean, koronabirusaren krisiaren aurretik
Ikasle batzuk klasean, koronabirusaren krisiaren aurretik. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Nafarroako Foru Gobernuak 1.500 informatika-ekipo banatu ditu eta mila inguru SIM txartel banatzeko asmoa du Internetera sarbiderik ez duten ikasleen artean. Helburua, arrakala digitalari aurre egitea eta hezkuntzako baliabideak berdintasunean eskuragarri izatea, koronabirusaren eraginez eskolak etenda daudenean.

Hori da Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak prentsaurrekoan azaldu dutena, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordearekin batera.

"Ikasle bat bera ere atzean ez geratzea da erronka nagusietako bat", esan du Gimenok. Hezkuntza kontseilariak aditzera eman duenez, 1.500 informatika-ekipo banatu dira dagoeneko: mahai gaineko ordenagailuak, eskuko ordenagailuak eta tabletak.

Halaber, hezkuntza zentroetan erabilgarri dauden ordenagailuak ere ikasleen esku daudela iragarri dute.

Akordioak, telefono-operadoreekin

Internet etxe guztietara helarazteko eta arrakala digitalari aurre egiteko, Gobernua telefono-operadore nagusiekin negoziatzen aritu da eta mila bat SIM txartel banatzeko asmoa dute Internetera konektatzeko arazoak dituztenen ikasleentzat.

Horrekin lotuta, Gimenok esan duenez, orain arte jaso dituzten datuen arabera, sare publikoan 4.000 ikaslek ez dute Internetera sarbiderik, baina egoera horretan daudenak 7.000 inguru (ikasleen % 10) izango direla aurreratu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X