Ezin zaitezke adimenarekin sendatu, edo zelulak zein immunitate-sistema kontrolatu
Zientifikoki frogatuta dago ezin dugula gure garuna behartu, modu kontzientean eta geure borondatez, gure immunitate-sisteman edo gure zelulen portaeran eragitera, ezta gure gaixotasunak sendatzera ere.
Aitzitik, horixe da Miranda Makaroff influencerrak, bere Instagrameko kontuaren bidez, zabaldu duen mezua. Makaroffek bere margolanak, diseinuak eta argazki artistikoak erakutsi ohi ditu aipatu kontuaren bitartez. Horrez gain, "bizimoduari" buruzko aholkuak eman ohi dizkie bere ia 400.000 jarraitzaileei.
Makaroffek bere storietan (Instagrameko profilen atal batean 24 orduz argitaraturiko eduki iragankorrak) argitaratu zuen mezua. Alabaina, bideoa grabatu egin zuten hainbat erabiltzailek eta, gerora, Twitterren azaldu zen, non kritika ugari jaso dituen.
Miranda Makaroffek honako hau esan zuen hitzez hitz (jatorrizkoa, gaztelaniaz):
"Lo voy a decir porque me da la gana. Porque ya me da igual. Digo todo ya. Da igual, que vengan los haters (los que odian) a decirme que no, y... me la pela todo. Si desde pequeños nos enseñaran a sacar el poder que tenemos dentro, que es 'mazo', y de la mente y del cerebro, que es una máquina brutal y nos enseñaran a controlar nuestro sistema inmunológico, y a curarnos... osea, nos enseñaran a controlar nuestras células con la mente - sí, sí, reíros... pero con la mente - no necesitaríamos ni vacunas, ni medicinas, ni nada. No necesitaríamos nada. Pero como la gente no sabe y seguramente yo tampoco lo sé.... Seguramente me puedo morir de cualquier cosa porque a mí tampoco me lo han enseñado, pero me encantaría saberlo. Y yo creo que ese es el futuro, osea, fuck vaccines (Que se jodan las vacunas) y fuck cualquier cosa que venga del exterior. Nosotros desde dentro podemos, pero no sabemos cómo".
Gezur bat ezeztatzeko argudio zientifikoak
Gai hori gure sare sozialen bidez iritsi zaigu, bideoaren existentziaz ohartaraziz. Halaber, #Koronabuloak geldiarazteko EiTBren ekimenak abian jarritako 600 900 454 WhatsApp zenbakiaren bitartez ere jar zaitezke gurekin harremanetan. Horrez gain, egun hauetan, Euskal Irrati Telebista Maldito Bulo webgunearekin eta VOST Euskadi elkartearekin dago harremanetan, koronabirusaren inguruan sortutako albiste faltsuak antzemateko. Horrez gain, Eva Caballerok zuzentzen duen Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol dibulgazio-programan parte hartu ohi duen komunitate zientifikoaren laguntza ere badu.
Hain zuzen ere, komunitate zientifiko horretakoa da Amanda Sierra Saavedra, neurozientzian doktorea, neurozientifikoa eta biologoa*, eta hark eman dizkigu baieztapen horiek gezurtatzeko argudio zientifikoak. Honako hauek izan dira gure Sierra doktoreari planteatu dizkiogun galderak eta hark emandako erantzunak:
Ikasi al dezakegu gure immunitate-sistema kontrolatzen eta gaixotasunetatik sendatzen?
Ez, gure garunaren zati kontzienteak ez du immunitate-sistema, hots, gaixotasunen eta infekzioen aurkako borrokaren arduraduna kontrolatzen.
Badago garunaren zati bat, nerbio-sistema begetatiboa, gorputzeko organo guztien funtzionamendua kontrolatzen duena, izerditik hasi eta digestiora edo arnasketara arte. Alabaina, funtzio horiek kontrolatu ezin ditugun bezala, modu automatikoan doitzen baitira gure biziraupena bermatzeko, gure immunitate-sistema ere ezin dugu modu kontzientean kontrolatu. Ezin dugu hori egiten ikasi, ez dagoelako mekanismo biologikorik hori gerta dadin.
"Gure zelulak adimenarekin" kontrola ditzakegu? Iimmunitate-sistemako zelulei buruz ari dela uste dugu).
Ez, immunitate-sistemako zelulak ez dira kontrolatzen adimenaren bidez (garunaren zati kontzientea). Lehen defentsa-lerroko zelula immuneek (makrofagoak eta berezko immunitate-sistema deitzen ditugun beste batzuk) automatikoki funtzionatzen dute, ez espezifikoki, eta aurkitzen duten edozein elementu arraroren aurka erreakzionatzen dute (birusak eta bakterioak barne). Hori gertatzen denean, immunitate-sistemaren bigarren zatia aktibatzen da, egokitze-sistema, funtsean linfozitoz osatuta dagoena.
Balizko agente infekzioso bati aurre egiteko, gongoil linfatikoetan eratzen diren linfozitoek hainbat antigorputz sortzen dituzte, ausaz eta etengabe, geneak berrantolatzeko mekanismo konplexu baten bidez. Antigorputz horiek sortzen direnean, agente infekziosoa atzematen dutenek aipatu linfozitoak bizirik iraun dezatela ahalbidetzen dute; aitzitik, antigorputz "alferrak" sortu dituztenak hil egiten dira. Izan ere, antigorputz "erabilgarriak" agente infekziosoari itsasten zaizkio, eta horiek dira beste linfozito batzuen bidez desagerrarazteko aukera ematen dutenak.
Prozesu hori guztia etengabe gertatzen da gure gongoil linfatikoetan, garunaren inolako parte-hartzerik gabe. Hori dela eta, ez da posible gure adimenarekin kontrolatzea.
Nerbio- eta immunitate-sistemaren artean, ostera, egon badago nolabaiteko elkarreragina, nerbio-sistema begetatiboaren bidez, eta hori estres-baldintzetan ikus daiteke, immunoezabatzailea baita (immunitate-sistemaren jarduera murrizten du).
Bizi al gaitezke txertorik eta botikarik gabe?
Ez, baldin eta bizi-itxaropena 20-25 urtekoa izatea onartzen ez badugu, orduan hiltzen baitzen gizakia Harri Aroan.
Erabiltzen ditugun sendagai gehienak naturan bizi diren beste izaki batzuek beren burua defendatzeko sortutako substantzia toxikoetatik datoz. Adibidez, XX. mendearen hasieran, Penicillium onddoak bakterio inbaditzaileetatik babesteko erabiltzen zuen penizilina antibiotikoa aurkitu aurretik, bizi-itxaropena 46 urtekoa zen. Beraz, gure egun ditugun bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea medikuntzaren aurrerapenen mende daude, neurri handi batean.
Era berean, txertoak gure immunitate-sistemako linfozitoak "entrenatzeko" modu bat baino ez dira. Birusetako proteinaren bateko zatitxoak besterik ez dira, edo, antzinago, birus indargetuak, antigorputzen ekoizpena eragin dezaketenak, gu txarrik jarri gabe. Beraz, benetako gaixotasuna iristen denean, gure immunitate-sistema entrenatuta egongo da, eta azkarrago eta modu eraginkorragoan atzemango ditu, gaixotasuna garatzea saihestuz.
Giza gorputzak bizirik iraun al dezake "kanpotik datorren edozer gauza" gabe?
Ez, gizakiak, planeta honetako izaki bizidun guztiek bezala, kanpoko gauzak behar ditu: gutxienez, mantenugaiak, ura eta oxigenoa.
*Amanda Sierra Ikerbasque Fundazioko Ikerketa irakaslea da, Achucarro Basque Center for Neuroscience Zentroko Biologia Zelular Glial Laborategiko zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza Fakultateko Neurozientzia Saileko zuzendaria.
Neurozientzian doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Rockefeller Unibertsitatean eta Stony Brook Unibertsitatean egin du lan, biak New Yorken, baita Baylor College of Medicinen ere (Texas). Espainiako Neurozientzia Elkarteko presidenteordea da gaur egun.
Zure interesekoa izan daiteke
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Tenperatura altuek gorabeherak eragin dituzte
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.