6 eta 10 urte bitarteko haurrak eskolara itzuli dira Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian, hainbat haur eskolara itzuliko dira gaur, Frantziako Estatuan itxialdia arintzen hasi eta bigarren egunean. 6 eta 10 urteko arteko umeak izango dira klasera itzultzen lehenak, beren gurasoek hala nahi badute, baina klaseak ez dira pandemiaren aurretik bezala emango.
Ikasgela bakoitzean ezingo dira hamabost haur baino gehiago egon, bi metroko tartea gorde beharko dute mahai batetik bestera, eta eraikin barruan zein jolastokian klase desberdinetako haurrak ezingo dira elkarrekin nahasi. Horiek dira Frantziako Gobernuak ezarri dituen neurrietako batzuk. Irakasleak antolaketa lanetan aritu dira azken egunotan.
Zentro batzuetan, esaterako, A ikasgelako haurrak astean bitan joango dira klasera, eta B ikasgelakoak beste bitan. Irakasleak ere banatuta aritu beharko dira; erdiak aurrez aurreko klaseetan egongo dira eta beste erdiak online eman beharko dituzte klaseak. Babes neurriei dagokienez, eskuak garbitzeko xaboia ikasgela guztietan egongo da, eta haurrek ez dute jostailurik izango.
Eskola publiko elebidunetako gurasoek kezkatuta agertu dira, euskarazko eskolak ez daudelako ikasle guztientzat bermatuta, horien ustez. Gainera, hemendik aurrera ezingo dira ikasgela bateko eta besteko haurrak elkartu euskarazko klaseak emateko, kutsatzeko aukera murrizteko.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskara gomendagarria da sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanik baduzu, eta nahitaezkoa garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.