'Musuak, derrigorrezkoak': Erabiltzaile batek egindako eta askok irentsitako txantxa
WhatsApp-a baduzu, ostegun honetan segur aski jaso duzu asko zabaldu den pantaila-argazki jakin bat. Bertan, eitb.eus-eko ustezko titular bat dago irakurgai, gaztelaniaz: "Musuak derrigorrezkoak izango dira Euskadin bihartik aurrera" (hain zuzen ere, "Los besos serán obligatorios en el País Vasco desde mañana" da jatorriz partekatutako titularra). Jakina, eitb.eus-ek ez du albiste hori argitaratu.
Egia esan, erabiltzaile baten txantxa da. Argi dago haren asmoa barre egitea zela, ikusita Googleren web-itzultzaileak eitb.eus-eko euskarazko albiste batekin egindako itzulpen traketsa. Askok, baina, pentsatu dute eitb.eus-ek benetan argitaratutako lerroburua izan dela.
Hain zuzen ere, asko zabaldu den txantxa bi pantaila-argazkiren batuketa da:
-Lehenean, eitb.eus-ek hilaren 15ean euskaraz argitaratutako benetako titular bat dago irakurgai: "Musukoa derrigorrezkoa izango da bihartik aurrera EAEn".

-Bigarrenean, ikusi ahal da Googleren itzultzaile automatikoak erabiltzaileari haren ordenagailuan egindako itzulpen barregarria: "Los besos serán obligatorios en el País Vasco a partir de mañana" ("Musuak derrigorrezkoak izango dira Euskadin bihartik aurrera").

Baliteke askok nahi izatea albiste hori egia izatea… baina, egia esateko, pantaila-argazkian bertan pista nahikoak zeuden titularra faltsua zela ondorioztatu ahal izateko. Hiru zehaztuko ditugu:
-Pistarik nabariena da erabiltzaileak berak irudiarekin batera jarritako testua: "Googleren itzultzailea; euskararekin inoiz ez laguntzen dizun asmakizun hori… baina batzuetan bizitzarekin laguntzen dizuna".
-Segur aski, askok pentsatuko zuten erabiltzaileak esan nahi zuela eitb.eus-eko kazetariak erabili duela oker Googleren itzultzailea, baina ez da horrela… eta pista batek gezurtatu egiten du: goialdean, eskuinaldean, morez markatu dugun txokoan, Google Translate Googleren web-itzultzailea aktibatuta dagoela ikus daiteke.
-Hirugarren pista zailagoa da ikusteko, baina han dago: goialdean, ezkerrean, ikusi ahal da erabiltzailea eitb.eus-en euskarazko webgunean dagoela, hots, eitb.eus/eu/albisteak helbidean (gaztelaniazko webgunea eitb.eus/es/noticias da). Argazki horretan euskarazko webgunearen edukiak gaztelaniaz badaude, berriro ere diogu, erabiltzaileak Googleren itzultzailea aktibatu duelako da.
Gainera, "derrigorrezko musuak" ez dira Googlek egindako itzulpen-akats bakarra; izan ere, Nekane Murga Osasun sailburuari beste kargu bat "eman" dio itzultzaileak: Osasun "ministroa".
#Koronabuloak ekimenaren WhatsApp-en jasotako mezuez gain, Maldita.es web-orriarekin ere ari gara elkarlanean, Maldito Bulo atalaren bidez, bai eta VOSTEuskadi Elkartearekin ere. Eva Caballerok Radio Euskadin zuzendu eta aurkezten duen La Mecánica del Caracol dibulgazio-saioaren komunitate zientifikoaren laguntza ere badugu.
Pandemiaren lehen astinduetan, #Koronabuloak ekimena abiatu genuen, koronabirusarekin lotutako albiste faltsuak geldiaraztea helburu. Albiste horiek desinformatu, engainatu edo ospea kendu nahi izaten dute; horregatik, gogora ekarri nahi dugu beharrezkoa dela iturri fidagarrietako informazioa aukeratzea, eta ezin dela ontzat hartu sare sozialen bidez jasotako edozein mezu.
Informazioren bateko egiazkotasunaren gaineko zalantzarik baduzu, 600 900 454 WhatsApp-eko zenbakira idatzi ahal diguzu, edo, bestela, posta elektronikoa bidali, coronabulos@eitb.eus-era. Saiatuko gara egiaztatzen… baina, batzuetan, sen ona erabiltzea nahikoa izaten da!
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.