Tolosan beste hiru positibo zenbatu dituzte eta Zarautzen PCR probak egiten hasi dira
Tolosan beste hiru koronabirus kasu antzeman dituzte ostiral honetan. Azken egunetan 631 PCR proba egin dituzte Beotibar frontoian eta horietatik bakarra izan da positiboa.
Gauzak horrela, Osakidetzak frontoian jarri zuen dispositibo berezia kendu egin dutela jakinarazi du Olatz Peon alkateak ohar bidez.
Orain arte jasotako datuekin, transmisio komunitariorik izan ez dela esan du, baina, hala ere, "zuhurtziaz eta arduraz" jokatzeko eskatu die herritarrei, gaur beste hiru kasu baieztatu dituztelako. Guztira, 27 pertsona gaixotu dira covid-19arekin.
Halaber, segurtasun-neurriak zorrozteko eta iturri ofizialek zabaldutako informazioa soilik kontutan hartzeko deia egin du. "Alarma sortzen duten informazio faltsuak ez dira zabaldu behar, azken egunetan gertatu den moduan, horrek herritarren artean urduritasuna eta nahasmena sortzen duelako", ohartarazi du.
Osasun Sailarekin elkarlanean ari direla eta datuak egunez egun aztertzen dituztela esan du, "pandemiaren bilakaera zein den jakiteko".
Udalerrian jarduera eteteko asmorik ez dutela esan du, "orain arte ezarri diren segurtasun-neurriak betetzen badira behintzat".
Frontoiko dispositibo berezia kendu badute ere, sintomarik edo zalantzarik izanez gero, osasun zentrora deitzeko gomendioa egin du alkateak.
Test masiboak Zarautzen
Bestalde, Osakidetza ostiral honetako lehen orduan hasi da PCR testak egiten Zarauzko herritarrei. Eguna amaitzerako 850 inguru egingo dituzte. Larunbatean proba gehiago egingo dituzte, eta beharrezkoa balitz, baita igandean ere.
Xabier Txurruka alkateak azaldu duenez, agerraldiaren jatorria joan den asteazkenean eta larunbatean Zarauzko hainbat tabernatan, bereziki malekoian daudenetan, egindako ospakizunekin dago lotuta, egun horietan jendetza bildu baitzen herrian.
Txurrukaren esanetan, pilatu zen jendetzagatik kezkatuta, tabernariek eurek ohartarazi zituzten Udaltzaingoa eta Ertzaintza, eta asteazken gauean bertan agenteek bost lokal itxi zituzten.
"Fokua hor egin zitekeela susmatu eta berehala lokal horietako jabeekin jarri ginen harremanetan eta dagoeneko bi positibo antzeman ditugu", azaldu du. Bi tabernatako langileak dira kutsatutakoak. Udalak bi establezimendu horiek itxi zituen ostegunean eta hala jarraituko dute langile guztiei testak egin eta lokalak desinfektatu arte.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa izango da datorren astetik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Biescasko kanpinaren uholdea 1996ko abuztuaren 7an gertatu zen, Araseko sakanaren bat-bateko ur-goraldi bikain batek Las Nieves kanpina suntsitu zuenean. 87 pertsona hil ziren eta 187 zauritu. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak sei urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.