Hasi da graduko ikasketetako matrikulazio prozesua EHUn
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) astelehen honetan hasi du 2020-2021 ikasturtean gradu ikasketak hasiko dituzten ikasleen matrikulazio prozesua.
13,199 da Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza egin nahi duten ikasleek unibertsitatera sartzeko izan beharko duten nota. Hain zuzen ere, horixe da Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko nota altuena eskatzen duen gradua.
EHUk ohar baten bidez jakinarazi duenez, 16.430 ikaslek, iaz baino 1.000 gehiagok, egin dute aurrematrikulazioa 2020-2021 ikasturterako. Matrikulazio-epeari dagokionez, astelehen honetatik ostegunera arte egongo da zabalik.
Nota altuena eskatu duten graduak hauek dira: Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza (13,199), Biokimika eta Biologia Molekularra (13,085), Medikuntza (12,871), Medikuntza euskaraz (12,631), Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitza (12,589), Bioteknologia (12,586), Double Bachelor's degree in Business and Economics (12,578), Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko eta Soziologiako Gradu Bikoitza (12,308), Odontologia (12,273), Matematikak (12,268), Erizaintza Bizkaian (11,938), eta Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza (11.924).
Gainera, Adimen Artifizialeko Graduan sartzeko 11,824 nota eskatuko dute; Ingeniaritza Elektronikorako, 11,794; Ikus-Entzunezko Komunikazioko eta Kazetaritzako Gradu Bikoitzerako, 11,790; Kazetaritza eta Publizitatea eta Harreman Publikoetako Gradu Bikoitzerako, 11,769; Fisioterapiarako, 11,717; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbiderako, 11,716 (Bizkaian), eta Erizaintzako Gradurako, 11,700 (Bizkaian).
8.448 plazako eskaintza
Datorren ikasturterako EHUko fakultateek eta eskolek 8.448 plaza eskainiko dituzte. Horrez gain, EHUri atxikitako hiru zentroek beste 230 plaza izango dituzte, alegia, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak, Bilboko Merkataritza Ganbera eta IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola.
Bestalde, 103 gradu izango ditu, guztira, EHUk datorren ikasturtean, eta badira berrikuntzak ere: ingelesezko Business + Economics gradua eta beste hiru gradu bikoitz (Kazetaritza eta Publizitatea eta Harreman Publikoak; Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza eta Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa eta Soziologia. Informatika Fakultatean, halaber, Adimen Artifizialeko Gradua estreinatuko dute.
Albiste gehiago gizartea

Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zarautzen, Donostiarako noranzkoan
Kamioi baten iraulketak istripua eragin du errepidean. Ertzaintzak errail bat moztu du Donostiaran noranzko errepidean.
Eusko Jaurlaritzak "eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren" aldeko mahaia jarri du abian, ikasturte hasieran
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarri BHI berrian abiatu dute Eskola Segregazioaren aurkako Itun Sozialaren mahaia, ikasturtearen hasiera ofizialarekin bat eginez.
Eskola-segregazioaren aurkako mahaiak markatu du 2025-2026 ikasturtearen hasiera
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosaa Hezkuntza sailburuak eman diote hasiera ikasturteari, Etxebarriko (Bizkaia) BHIn. Ondoren, mahaiaren lehen bileraren buru izan dira. Bileran hezkuntza-komunitateko hainbat eragilek, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta PPren ordezkariek eta sindikatuek hartu dute parte, ELA eta Steilas sindikatuek izan ezik.
Itsasoaren berotzeak hainbat espezieren portaera aldatu du
Kantauri itsasoko tenperaturak hamarkadak daramatza igotzen, eta horren ondorioak nabaritzen hasiak gara. Aztik ia 40 urte daramatza gure kostaldeko datuak biltzen.
Jaiotzak % 2,4 gehitu ziren EAEn lehen hiruhilekoan, 1975etik izandako urterik txarrenaren ondoren
2024ko hiruhileko beraren aldean, % 0,6 igo dira atzerriko amak dituzten haurren jaiotzak, bai eta hirugarren eta ondorengoen jaiotzak ere, % 0,8.
Gipuzkoan haurra hiltzen saiatzeagatik akusatutako gurasoek ukatu egin dute alaba astindu izana, eta adierazi dute lesioak gaixotasun genetiko baten ondorio direla
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera egotzita. Gurasoek, aldiz, adierazi dute lesioak gaixotasun "oso arraro" baten ondorio direla.
Jaizkibelek gutun bat eman dio Hondarribiko alkateari, "estrategia aldaketa" eskatuz
Nora Ferreirak, Jaizkibel konpainiako kapitainak, Hondarribiko Udalaren jarrera kritikatu du. "Ezin ditu bi taldeak maila berean jartzen jarraitu, gu emakumeen eskubideen alde borrokan ari baikara", adierazi du Ferreirak. Gainera, hainbat ordezkari politikok, Miren Elgarresta (Emakunde), Ines Ibañez de Maeztu (Arartekoa) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu), besteak beste, egindako urratsak nabarmendu nahi izan dituzte, baina erakunde guztiei inplikazio handiagoa eskatu diete.
Jaizkibel Konpainiak txalo artean egin du ibilbidea, eta alarde tradizionalak kantinerak soilik eraman ditu Gernikako Arbola plazara
Iaz gertatu zen bezala, emakumeei berdintasunez parte hartzen uzten ez dietenak ez dira hitzordura agertu, eta kantinerak soilik bidali dituzte. Herritarrek eta agintariek txaloka hartu dute konpainia parekidea Kale Nagusian.
Albiste izango da: EITB Data, ikasturtearen hasiera EAEn eta Diasporaren Eguna
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du Zesta Punta komunitateari omenaldia eginez, Markina-Xemeinen
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, erakusmahai kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldeen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.