Zangozak igerilekuak eta haur-parkeak itxi ditu; ostalaritza, 00:00etara arte
Zangozako Udalak Cantolaguako kirol-guneko igerilekuak eta gainerako zerbitzuak eta udalerriko haur-parkeak ixtea erabaki du; halaber, ezarri du ostalaritza-lokalek 00:00etan itxi behar dutela. Azken egunotan, COVID-19ak sortutako positiboen kopuruak gora egin du, eta, ondorioz, Udalak besteak beste neurri horiek hartzea adostu du; hain zuzen ere, foku jakin batekin lotutako gutxienez 16 positibo atzeman dituzte.
Hala, Zangozako Udalak udal-instalazio hauek ixtea eta bertan ematen diren zerbitzuak etetea erabaki du: Cantolaguako kirol-guneko instalazioak (igerilekuak eta gainerako
instalazioak), 0-3 urtekoentzako haur-eskola, liburutegi publikoa, haur-parkeak (instalazioen zigilua), eta kultura- eta gizarte-taldeei beren jarduerak garatzeko utzitako lokalak.
Halaber, tabernetako, espazioko tabernetako, kafetegietako, jatetxeetako eta beste establezimendu publiko batzuetako ordutegiak eta jolas-jarduerak aldatu egin dituzte: hemendik aurrera, jarduera ixteko ordutegia, bai establezimenduen barruan bai terrazetan, astelehenetik igandera, 00:00etan izango da.
Elkarte gastronomikoetan, aisialdiko etxabeetan, piperoetan edo antzekoetan
jarduera oro ixtea erabaki dute. Halaber, herritarrei gogorarazi diete maskara erabili behar dutela eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gorde behar dutela; horrez gain, eskuak xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin maiz garbitzeko gomendioa egin diete. Era berean, gomendatzen da behar-beharrezkoa denera mugatzea familien bilerak eta bizikidetzako
beste ospakizun batzuk eremu publiko zein pribatuetan (etxebizitzak, baratzeak...).
Kutsaduren bilakaeraren arabera zehaztuko dute neurri horiek noiz arte izango diren indarrean.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ostegunean, PCR probak egin zizkioten Zangozako enpresako bateko langileei, aurreko agerraldi batengatik. 181 PCR proba egin zituzten, eta lau positibo atzeman; aurretik, beste 12 kasu zeuden baieztatuta.
Igandean, beste bi positibo gehiago atzeman dituzte eta baliteke aurrekoarekin lotura izatea; beraz, guztira, 18 kasu egon litezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.