Osakidetzak eta Bizkaiko Diputazioak PCRak egingo dizkie egoitzetako langile guztiei
Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu du Gernikan izandako agerraldiaren harira, Osakidetzak eta Bizkaiko Diputazioak gune bat ezarriko dutela eskualdeko egoitzetan lan egiten duten osasun langile guztiei PCR probak egin eta adinekoen egoitzetan gerta litezkeen kutsatzeak ekiditeko.
Onda Vasca hedabidean egindako elkarrizketa batean, ahaldunak Gernikako agerraldiarekin lotutako kutsatzean nola ari diren garatzen izan du hizpide, eta adinekoen egoitzetan atzeman litezkeen positiboak ekiditeko jarraituko diren jarraibideak azaldu ditu.
Osakidetza eta Bizkaiko Diputazioak, elkarrekin, aste honetan bertan gune bat ezarriko dutela baieztatu du Rementeriak, eta bertan egingo zaizkie PCR probak eskualdeko osasun langileei.
“Positiboren bat dagoen bai ala bai atzeman beharra dago beranduago langile hori aritzen den adinekoen egoitza kontuan izateko, hori da jarraitzen ari garen prebentzio eta zaintza zerbitzua”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak