COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 207ra jaitsi da
Euskal ikastetxeetan koronabirusagatik itxita dauden ikasgelen kopuruak behera egin du, beste behin, eta 207 dira astearte honetan, atelehenean baino 26 gutxiago.
EAEko ikastetxeetan COVID-19aren pandemiarekin lotutako datuak eguneratu ditu Hezkuntza Sailak. Guztira 207 gela itxi dituzte, 145 ikastetxetan. Beraz, ikasgelak itxi dituzten ikastetxeen kopurua ere jaitsi egin da; 162 izatetik 145 izatera pasatu da.
Oraindik ez dago COVID-19aren ondorioz aurrez aurreko hezkuntza-jarduera erabat eten behar izan duen ikastetxerik, Hezkuntza Sailak zabaldu dituen azken datuen arabera.
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela izango ditu guztira (2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara arte). Itxitako ikasgelak ikasgela guztien % 1,17 dira.