EHUren errektore berria aukeratzeko prozesua, abian
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) gaur, hilaren 9an, abiatu du errektore berria aukeratzeko hauteskunde prozesua. Nekane Balluerkak, orain arte errektore izan denak, irailean jakinarazi zuen ez zela berriro aurkeztuko.
EHUren gobernu kontseiluak atzo onartu zuen hauteskundeen egutegia. Gaurtik hasita azaroaren 4ra arte, hautagaitzak aurkezteko aukera izango da. Azaroaren 9an behin betiko hautagaitzak jakinarazi eta hauteskunde kanpaina abiaraziko dute, hilaren 23ra arte. Bozketa azaroaren 26an egingo dute.
Itzuli bakarra egongo balitz (gehienez, bi hautagaitza), abenduaren 4an izendatuko litzateke errektore berria. Bi hautagaitza baino gehiago egotekotan, ordea, bi itzuli egin beharko lirateke (bigarrenean boto gehien jaso dituzten bi hautagaiak lehiatuta). Hori horrela, abenduaren 3an egingo litzateke bigarren bozketa, eta biharamunean, behin-behinean, izendatuko litzateke errektore berria. Hilaren 14an izendatuko litzateke errektore berria, oraingoan behin betikoz.
Prozesuak Hauteskunde Batzorde Orokorraren babesa jaso du. Erakundeak zehaztu duenez, Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari dagokio babes, segurtasun eta osasun neurriak jasotzeko protokoloak egitea, hauteskundeak osasun berme guztiekin egin daitezen.
Eva Ferreira Ekonomian katedradunak gaur bertan iragarri du bere hautagaitza, prentsaurreko batean. EHUko idazkari nagusi ohi izandakoa da Ferreira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko