Ez, Osakidetzak ez ditu zenbait ospitaletarako erizainak eskatu
Sare sozialen bidez, batez ere WhatsApp bitartez, zabaltzen ari den mezu bat Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi ospitaletarako osasun langileak eskatzen ari dira. EiTB Osakidetzaren prentsa sailarekin jarri da harremanetan, eta mezu hori ez dela giza baliabideen sailetik irten baieztatu du.
Euskaraz, "Osakidetzako erizainak" behar direla dio mezuak, "berehalakoan". Gaztelaniaz, erizain laguntzaileei curriculum-a bidaltzeko eskatzen die, hurrengo ospitaleetarako: Urduliz, Santamaria, Basurtu eta Gurutzeta, Bizkaian; Santiago eta Txagorritxu, Araban, eta Debagoiena, Gipuzkoan.
Osakidetzako erizainak behar dira. Berehalakoan!
SE NECESITAN , AUXILIARES DE ENFERMERÍA . ENVIAR C.V. , PARA LOS HOSPITALES DE :
BIZKAIA *URDULIZ
pertsonalsanitarioa.uribe@osakidetza.eus
SANTAMARINA
rrhh.hospitalsantamarina@osakidetza.eus
BASURTO
erizainlaguntzaileak.rrhh.osibilbaobasurto@osakidetza.eus
CRUCES
personal.eecruces@osakidetza.eus
ARABA. HOSPITAL SANTIAGO
hsantiagobuzonpersonal.hospitalsantiago@osakidetza.eus
TXAGORRITXU
personalinformacion.hospitaltxagorritxu@osakidetza.eus
GIPUZKOA. MONDRAGON
HOSPITAL ALTO DEBA
personal.haltodeba@osakidetza.eus
Osasun Sailaren prentsa departamentuarekin kontaktuan jarri gara eitb.eus-eko erredakzioan, eta esan digutenez, ez dute mezu hori ezagutzen.
Lan eskaintza hori ez dela giza baliabideetako sailetik atera esan du Osakidetzak. Beraz, sare sozialetan dabilen mezu hori faltsua dela esan dezakegu.
EiTBk, #Koronabuloak ekimenean, Maldita.es-ekin, VOSTEuskadi Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea ere du bidelagun, koronabirusaren inguruan sortzen diren buloak geldiarazteko, eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzendu eta aurkezten duen La Mecanica del Caracol dibulgazio-saioko komunitate zientifikoaren laguntza ere badu. Gainera, EiTBk erabiltzaileen abisuak jasotzen ditu, 600 900 454an, alegia, #Koronabuloak ekimeneko WhatsApp zenbakian.