Hego Euskal Herriko eguneko datuek beste errekor bat utzi dute: 2000tik gora positibo
Ostiralean 2.086 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian, pandemiaren bigarren olatuan beste errekor bat. Oraindik ez dira nabaritzen azken astean Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan hartutako neurri murriztaile berriak.
EAEn, azken 24 orduetan erregistratutako kasuak 1.502 izan dira, beste maximo historiko bat koronabirusaren pandemian. Ostiralean 16.847 proba egin dira, PCR zein antigeno.
Lurraldeka, Bizkaia da positibo gehien izan dituena: 688. Gipuzkoan 596 kasu berri zenbatu dira. Positiboen 203 Araban izan dira.
Momentu honetan, 92 pertsona daude COVID-19arekin erkidegoko zaintza intentsiboko unitateetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenean eguneratuko ditu udalerriei eta R0 indizeari buruzko datuak.
Zertxobait jaitsi da eguneko koronabirus positiboen kopurua Nafarroan, baina oraindik altua da kutsatzeen zenbakia, 600 kasutik gertu baitago.
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken orduetan 580 kasu positibo erregistratu dira egindako 4.645 PCR probetan eta testetan. Positibititate-tasa % 12,5ekoa da beraz.
Ostegunean zenbatutako 637 kasuak baino gutxiago dira, baina horrek ez du arindu ospitaleetako egoera. 409 pertsona daude ospitaleetan, eta horietako 58 ZIUn. Presazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzen hasi dira.
Asteburuan irekita daude Nafarroako osasun etxeak, erietxeek gainezka ez egiteko.
Gainera, bost pertsona hil ziren atzo COVID-19arekin Nafarroan: 62, 66, 81 eta 82 urteko lau gizon eta 88 urteko emakume bat.
Guztira, 709 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik, eta 32.7551 pertsona kutsatu dira.
Zonaldeka, Iruñean eta eskualdean atzeman zituzten atzo positibo berrien % 60, Tutera aldean % 21, Lizarra aldean % 4 eta gainerako positiboak ( % 15) Nafarroako beste zonalde batzuetan izan ziren.
Adin-tarteen arabera, atzo positibo gehien atzeman zituzten tartea 45 eta 59 urte artekoena da (% 26). Ondoren, 15-29 urteko taldea (% 21), 30-44 urteko taldea (% 16), 60-75 urteko taldea eta 15 urtetik beherako taldea (% 15). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea izan zen positibo gutxien atzeman zirena (% 7).
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.