Bildarratzek dio lehentasuna hezkuntza presentziala dela oraindik ere
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ikasleak ikasgeletan egotea Gobernuaren apustua da oraindik ere, eta "ahalegina eta baliabideak" horretan jarri ditu, "ahalik eta denbora gehien" iraun dezan.
Zientziari buruzko txosten baten aurkezpenean, sailburuak hainbat galdera erantzun ditu EAEko ikastetxeetan, koronabirusaren pandemia dela eta, dagoen egoeraren inguruan.
Bildarratzek gogorarazi duenez, ikasturtea hasi zenetik, lehen helburua hezkuntza presentziala izatea izan da. "Alderdiek, ikastetxeek eta familiek aho batez adostutako akordio sozial bat badago, presentzialtasunaren alde lan egin behar dugu, eta beharrezkoak diren baliabideak eta esfortzua jarri behar ditugu, eta horretan ari gara", esan du.
Unibertsitateen kasuan, hiru euskal unibertsitateek egoerari erantzuteko plan bat helarazi diete: "agerikoa da egunetik egunera egoera zailtzen ari dela, baina, era berean, argi dago ikastetxeak ikasleak egon daitezkeen gune seguruenetako bat direla".
Eskola presentzialen aldeko apustua egiteko beste arrazoi bat, sailburuaren esanetan, ondorengoa da: hezkuntzak "lasaitasuna ematen dio gizarteari. Kontziliaziorako aukerak ematen dizkiegu familiei, eta seme-alabak zentroan daudela dakitenean lasaiago egoten dira ".
Hezkuntza-komunitatearen lana eskertu du
"Ikasturtea hasi genuenean ez genekien nola erantzungo zuten ikastetxeek, eta guztiontzat sorpresa positiboa izan da bilakaera. Benetan eskertu nahi dut hezkuntza komunitate osoaren lana, batez ere zuzendari eta irakasleena, eta ikasleak ikastetxeetan egon ahal izateko egindako ahalegin handia ", azpimarratu du.
Praktiken alorra ere beste arrazoi bat dela nabarmendu du. "Otxarkoagako prestakuntza zentroan egon berri naiz. Ikasle horientzat, unibertsitarioentzat bezala, praktikak beharrezkoak dira, eta ikasle horiek guztiak etxean utziko bagenitu, arazo bat izango litzateke ".
Bestalde, sailburuak ez ditu PSOEk, Podemosek eta ERCk hezkuntza lege berrirako egindako itunaren xehetasunak azaldu, eta gaztelania komunikazio-hizkuntza ez izateko erabakiari buruz ere ez du hitz egin nahi izan, baina itunak "beti" positiboak direla gaineratu du.
EAEn, sailburuak gogorarazi duenez, "gurasoek eredua aukeratzeko askatasuna dute. Badago aukera bat, D eredua, ikasleen % 80 baino gehiago dauden eredua, hain zuzen ere. Guri dagokigu alderdiekin eta hezkuntza-komunitatearekin lan egitea, hori ere mahai gainean egongo den dokumentu bat adosteko eta hezkuntza-ereduei buruz hausnartzeko ".
"Herri gisa uzten gaituzten guztia egingo dugu, gure errealitate linguistikotik hezkuntza kalitate hobeari heldu ahal izateko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarretako sutea eremu berrietara ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz parke naturaleko sutearen itzaltze-lanetan.
Emakume bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela
Gertaera asteazken honetako 23:30 aldera izan da. Harekin zegoen lagun taldeak abisua eman du, urazalean dutenean. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.
Biarrizko itsasargiko erlaitza erori da, eta, ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat agertu barik dago
Asteazken arratsaldean Biarrizko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan luizia izan da. Inguruan zeuden bi pertsonetako baten gorpua atera dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.