KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

COVID-19aren gaixoen erdiek baino gehiagok itolarria sentitzen dute sendatu eta gero

Ikerketa baten arabera, koronabirusaren osteko itomenak ez du infekzioaren larritasunarekin zerikusirik, eta gaixotasuna igaro eta hamar astera ere senti daiteke.
PCR proba.
PCR proba. Argazkia: EFE

COVID-19aren gaixoen erdiek baino gehiagok itolarri iraunkorra sentitzen dute gaixotasuna igaro eta hamar astera, Dublingo (Irlanda) Trinity Collegek egindako ikerketa baten arabera.

Itomena da kutsatutako pertsonen hasierako sintoma ohikoenetako bat, eta gaixotasunaren epe luzeko ondorioak oraindik erabat ezagutzen ez diren arren, susmoa dago birusak horren eragina pasatu osteko itolarriaren sindromea sortzeko ahalmena duela.

Trinity Collegeko ikertzaileek ikerketa egin zuten kutsatutako 128 pertsonaren nekearen, COVID-19aren larritasunaren, hanturazko markatzaileen mailen eta beste baldintza batzuen jarraipena egiteko.

Parte-hartzaileak ospitalean alta eman eta 72 egunera ebaluatu zituzten azterketarako, edo diagnostikoa egin eta 14 egunera, anbulatorioan tratatutako pazienteen kasuan. Chalder Itolarriaren Eskalaren arabera (CFQ-11), % 52,3k itolarriaren irizpideak bete zituzten gutxienez infekzioa izan eta 6 astera, eta % 42,2k bakarrik adierazi zuten erabat osasuntsu sentitzen zirela.

Ikerketak azpimarratzen duenez, ez zen inolako loturarik aurkitu COVID-19aren larritasunaren, ospitaleratzeko beharraren edo hanturaren ohiko markatzaileen eta infekzioaren ostean itomen iraunkorra izateko probabilitatearen artean.

Adituek ohartarazi dute emakumezkoak eta antsietate edo depresio aurrekariak ohikoagoak izan zirela neke larria zutenen taldean, baina boluntarioen profilagatik eta horiek une jakin batean (gerora jarraipenik egin gabe) ebaluatzeagatik emaitzak bideratuta egon ahal direla onartu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X