BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabanken kutxazain bati su eman diote Bilbon

Erasoa goizaldean gertatu da Uribarriko Eskolako Landa eta Matiko kaleen artean. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Bart, Kutxabanken kutxazain automatiko bati su eman diote Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta, aipaturikoaz gain, ez du bestelako kalterik eragin.

Erasoa goizaldean (03:45ean) gertatu da Uribarriko Eskolako Landa eta Matiko kaleen artean dagoen Kutxabanken bulegoan. 

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko eta egilea edo egileak identifikatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X