Bizi-itxaropenak markak hautsi ditu EAEn: 86,6 urte emakumeek eta 80,6 gizonek
EAEko emakumeen bizi-itxaropena 86,6 urtekoa izan zen 2019an, Europako batez bestekoa baino ia hiru urte handiagoa; gizonena, berriz, 80,6 urtekoa zen. 1976az geroztik, 11,2 urte luzatu da gizonen bizitza eta emakumeena, berriz, 9,7 urtetan.
Gizonek 3,1 hilabete gehiago irabazi dituzte urtean, eta emakumeek 2,7 hilabete gehiago. Bi sexuen arteko aldea 5,8 urtera murriztu da, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera. Duela 25 urte muga hori 8,7koa zen.
Ikerketaren arabera, fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleen emaitzek aurreikusten dutenez, EAEko gizonezko jaioberri bat 80,8 urte biziko da eta ezkontzeko % 47ko probabilitatea izango du. Emakumea izanez gero, bere bizi-itxaropena 86,6 urtera arte luzatuko da, ezkontzeko probabilitatea % 50etik gorakoa izango da eta seme edo alaba bakarra izango du. Bi kasuetan, bizitokia hamar aldiz gehiago aldatuko dute bizitzan zehar.
EAEko gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenak gora egin du etengabe azken urteetan. 1976an behatutako adierazleei erreparatuta (69,6 urtekoa zen gizonen kasuan eta 76,9 urtekoa emakumeen kasuan), emakumeen bizi-itxaropenak 9,7 urte egin du gora, eta gizonenak 11,2 urte. Eustatek adierazi duenez, "gutxi dira hain bizi-itxaropen handia duten herrialde garatuak, batez ere emakumeen kasuan".
Tumoreak dira bizi-itxaropenari begira mehatxu nagusia. Erabat ezabatzea lortuz gero, gizonek 4,4 urtez luzatuko lukete bizitza, eta emakumeek 3 urtez. Arinagoak dira, ordea, kanpoko heriotza-arrazoiek eragindako kalteak.
1,3 jaiotza
Euskadiko ugalkortasuna muga "oso baxuetan" dago beste herrialde batzuekin alderatuz gero; izan ere, 2019an, batez beste 1,3 jaiotza izan dira emakumeko, Europar Batasunean 1,6 baino gutxiago. Portzentai hori oso urrun dago 1976ko batez bestekotik, 2,7 haur jaiotzen baitziren, baita belaunaldiak ordezteko behar diren 2,1 jaiotzetatik. Indizerik baxuena Bizkaian izan da, 1,2 jaiotza izan baitira emakumeko; Araban 1,4 izan dira, eta Gipuzkoan 1,3.
EAEko emakumeen ugalkortasunaren beste ezaugarrietako bat amatasunerako batez besteko adin altua da: 33 urte, Europar Batasuna baino ia 3 urte gehiago, eta 1976an baino 4,4 urte gehiago. Arabak beste bi lurraldeek baino batez besteko adin txikiagoa du (32,6 urte); Bizkaiak 33,1 urte ditu, eta Gipuzkoak 32,9.
2019ko ezkontza-tasen arabera egingo liratekeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonen % 46,7ra eta emakumeen % 50,5era iritsiko da; horrek esan nahi du jaitsiera handia izan dela 2001eko indizeekiko ( % 56,1 eta % 59,5, hurrenez hurren).
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotuta Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean izan ziren, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak, Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekako atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, atezainek gutxienez 22 eraso egin dituzte; horietako 13, Gasteizko Udalak berak Arartekoari aitortuta.