Positibo tasa % 5,6ra jaitsi da EAEn eta % 4,9ra Nafarroan
Kutsatze tasa % 6tik behera jaitsi da berriro EAEn, eta % 5,6an kokatu da. Intzidentziak ere behera egin du, 338,39 kasurekin, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Nafarroari dagokionez, 1.358 proba egin dira eta positibo tasa % 4,9ra jaitsi da.
Kutsatze tasa ez da % 6tik jaitsi joan den ostegunetik (% 5,2ko tasa). Astelehenean, 6.616 proba diagnostiko egin zituzten eta 369k emaitza positiboa eman zuten (igandean baino 54 gehiagok).
Lurraldeka, kutsatu berrien artean, 81 Araban zeuden, 140 Bizkaian, 145 Gipuzkoan eta bat EAEtik kanpo.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 59 gaixo ospitaleratu zituzten, eta orotara, 384 pertsona daude gela arruntetan eta 128 ZIUetan. Azken hauetan, hiru pertsona gutxiago.
14 egunean 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta 338,39 kasutan dago. Jaitsiera hori hiru lurraldeetan gertatu da: 344,61 kasu Araban, 284,03 Bizkaian eta 405,75 Gipuzkoan.
Gune gorriko udalerrien kopuruak ere behera egin du: larunbatean zazpi ziren, eta igandean, berriz, bost. Kutsatutako 500 pertsonatik gorako tasarekin jarraitzen zuen hiriburu bakarrak, Donostiak, zerrenda hori utzi eta 495,45 kasura jaistea lortu du.
Gipuzkoako beste udalerri batek ere alde egin du, Bergarak, baina mugan jarraitzen du, 499,87 kasurekin. Arrasatek, Eibarrek eta Ordiziak arrisku handieneko egoeran jarraitzen dute lurralde horretan. Araban, berriz, ez dago herririk gune gorrian, eta Bizkaian Arrigorriaga eta Ermua daude oraindik.
Nafarroak 66 positibo berri eta heriotza bat erregistratu ditu
Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, covid-19aren 66 kasu positibo berri atzeman zituzten astelehen honetan, osasun sistema publikoan 1.358 proba egin ostean (1.079 PCR eta 279 antigeno test), % 4,9ko positibo tasarekin.
Ikuspegi epidemiologikotik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo beste hiru ospitaleratze izan zirela Foru Erkidegoan, horietako bat ere ez ZIUn. Bestalde, atzo ez zen covid-19arekin lotutako heriotzarik izan, eta aurreko egunetan 85 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten. Guztira, 911 heriotza baieztatu dira.
Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, Nafarroa da, beste aste batez, covid-19aren proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 724,52 proba 1.000 biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 406,51 da 1.000 biztanleko.
Eskualdeka, Iruñean eta eskualdean izan dira positiboen % 69, Tuteran % 19 eta Lizarran % 6. Gainerako positiboak (% 6) Nafarroako beste eskualde batzuetan atzeman dira.
Ospitaleei begira, Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 158 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino bost gehiago); horietako 25 ZIUan daude (atzo baino bi gutxiago) eta beste 15 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bi gutxiago). Gainerakoak, 118 paziente, gela arruntetan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, ospitaleratzearen arrazoia infekzio hori izan edo ez, eta covid-19 kasuak artatzeko espazioetan daude.
Birusak eragindako kutsatzeen intzidentzia metatua, eguneroko igorpenen arabera, 40.310 kasutan dago Nafarroan.
Bizkaiko zahar-etxeen egoera
Bizkaiko adinekoentzako egoitzetan ez da hildakorik izan azken bi egunetan; alabaina, azken orduetan beste agerraldi bat izan da Txurdinagaberrin, 25 pertsona kutsaturekin, Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
Bizkaiko egoitzetan (105 zentro, 10.748 plazarekin), astelehenean, 85 erabiltzaile zeuden emaitza positiboarekin, bi egun lehenago baino 25 gutxiago, eta 28 egoiliar zeuden ospitalean, aurreko txostenean baino bost gehiago.
115 dira Bizkaiko egoitzetan positibo eman duten langileak, duela bi egun baino hiru gehiago, eta 51 langile (hiru gehiago) daude isolamenduan, gaixotasuna baieztatu gabe.
Gipuzkoako zaharren egoitzetan, haatik, pertsona bat hil da covid-19ak jota azken orduetan. Gainera, Aldundiak eta DYAk egindako PCR probei esker, bost kasu berri atzeman dituzte.
Astearte honetan Foru Aldundiak emandako datuen arabera, guztira 99 dira bigarren olatuan Gipuzkoako erresidentzietan hildako adinekoak.
Bestalde, sei pertsonak gaixotasuna gainditzea lortu dute azken orduetan, eta 85 daude ospitaleratuta.
Gaur gaurkoz 160 kasu positibo daude Gipuzkoako zaharren egoitzetan, eta abuztuaren 11az geroztik 359 pertsonak lortu dute gaixotasunari aurre egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Setenil herrira doazen turisten jarioa ez da eten, kalteak handiak izanik ere
Cadizko herririk bisitatuenetako bat da Setenil, herrixka zurien ibilbidean baitago. Setenilgo alkateak bisita gidaturik ez antolatzeko eskatu die turismo enpresei.
Euriari aurre eginez, Donostiako kaleak girotu ditu inude eta artzainen konpartsak
Ospakizun eguna dute gaurkoa Donostiako Parte Zaharrean. Azken 49 urteetan bezala, inauteri aurreko igandean, Kresala elkartearen konpartsa desfilean atera da, antzinako inauterietako pertsonaiak gorpuztuta. Sarriegiren doinuak lagun, zortziko, fandango eta arin-arinen erritmoek hartu dituzte Donostiako kaleak.
Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.
Arabako eta Gipuzkoako etxebizitzetan lapurretak egin zituen gaizkile talde bat desegin dute
Estatu osoan indarra erabiliz 25 lapurreta egin izana egozten diete, eta Araban lapurreta bat egin ondoren atxilotu dituzte taldea osatzen omen zuten lau kideak.
Mugimendu sismikoak izan dira Andaluzian, denboralearen ondorioz
Intentsitate txikiko lurrikarak izan dira Cadizko mendilerroan eta Malagako hainbat udalerritan.
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.