EAEn 30 eta 34 urte arteko 10 pertsonatik 7 emantzipatuta daude
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 30 eta 34 urte bitarteko 10 pertsonatik 7 emantzipatuta daude eta gehienak beren jabetzako etxebizitza batean bizi dira. Gazteen Euskal Behatokiak "Gazteria, emantzipazioa eta etxebizitza beharrak Euskadin (2019)" egindako txostenaren arabera, 25 eta 29 urte bitarteko hiru pertsonetatik batek lortu dute gurasoengandik ateratzea eta beren kabuz bizitzea.
Zehazki, 18 eta 24 urte bitartean, emantzipatutako gazteen kopurua ez da % 10era iristen (% 8,1), 25 eta 29 urteen artean, emantzipatuen kopurua % 33koa da (hirutik bat), eta 30 eta 34 adin tartean, ostera, % 70,1koa. Ikerketak ondorioztatu duenez, azken adin tarte horretan gauzatzen da gehien bat emantzipazioa. Gainera, gehienek etxebizitza erostearen alde egiten dute.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 30 eta 34 urte arteko hamar pertsonatik sei beren jabetzako etxebizitza batean bizi dira. 30 urtetik beherakoen artean, ostera, hamarretik ia zazpi (% 64,9) alokairuan bizi dira. Adin tarte horretan hamarretik hiru bakarrik bizi dira beren jabetzako etxebizitza batean.
18 eta 34 arteko pertsona guztiak aintzat hartuta, emantzipatuen erdiak beren jabetzako etxebizitza batean bizi dira. Gutxiago dira alokairuan bizi direnak: % 46,6. Gainerakoak, utzitako etxebizitzetan bizi dira (% 3,3).
Etxebizitza beharrak
Inkestan parte hartu duten hiru pertsonetatik batek onartu dute etxebizitza behar dutela EAEn. Etxebizitza beharrak gora egiten du adinarekin batera.
18 eta 24 urte artekoen artean, % 19,5k onartu dute etxebizitza beharra dutela; 25 eta 29 urte artekoen artean, %46,6k, eta 30 eta 34 urte artekoen artean, % 52,9k.
Lehentasunen inguruan galdetuta (beti ere beren baliabide ekonomikoak aintzat hartuta), % 34,9 etxebizitza erostearen aldekoak dira; % 36,8, ostera, alokairuaren aldekoak. Gainera, adinean gora egin ahala, gora egiten du erosketaren aldeko hautuak.
2015eko datuekin alderatuta, igo egin da erosketaren aldeko hautua egiten dutenen kopurua (% 21,1etik % 34,9ra). Alokairuaren kasuan, jaitsi egin da: % 21,1etik % 13,9ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Legebiltzarrak Korrikarekin bat egin du
Euskararen eta AEKren aldeko lasterketa martxoaren 27an iritsiko da Gasteizera eta, egun horretan ikusiko ditugu korrika legebiltzarkideak. Erakundearen izenean, Bakartxo Tejeria presidenteak eramango du lekukoa.
Lau adingabe ikertzen ari dira, Lasarte-Orian, bi gazte jipoitzea egotzita
Biktimak, 20 eta 17 urtekoak, Lasarte-Oriako ikastetxe bateko patioan zeuden eta zazpi gazteko talde bat hurbildu zitzaien zigarro bat eskatuz. Ezetz erantzun ondoren, horietako lau ukabilkadak ematen hasi zitzaizkien eta ospitalean artatu behar izan zituzten.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Eskoriatzan, ibaian flotatzen
Herritar batek eman du abisua, 09:15 aldera. Deba ibaian hilotz bat ikusi du, udalerriko Aingeru Guarda auzoaren parean.
Iragarki faltsuen bidez iruzur egiten zuen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian
Bost pertsona ikertzen ari dira, eta 'Negare' polizia operazioak zabalik jarraitzen du. Oraingoz, 28 kaltetu identifikatu dituzte, batzuk Araban (1), Gipuzkoan (1) eta Nafarroan.
Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke
Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.
Donostiako Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean
Bilbok eta Gasteizek ez bezala, Donostiak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako irizpidearekin. Aurrerantzean, Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorria jakinaraziko du, hedabideek zein herritarrek eskatuta edo "egoerak hala eskatzen duenean".
Goiz korapilatsua Bilbo inguruko errepide nagusietan
Istripu bat izan da Barakaldon, Ansioko bihurguneetan, Donostiarako noranzkoan, eta pertsona bat ospitalera eraman dute, zauriturik. Bestalde, lau ibilgailuk talka egin dute Zamudion, Txorierrin, eta auto-ilarak izan dira goizean goiz.
Setenil herrira doazen turisten jarioa ez da eten, kalteak handiak izanik ere
Cadizko herririk bisitatuenetako bat da Setenil, herrixka zurien ibilbidean baitago. Setenilgo alkateak bisita gidaturik ez antolatzeko eskatu die turismo enpresei.
Euriari aurre eginez, Donostiako kaleak girotu ditu inude eta artzainen konpartsak
Ospakizun eguna dute gaurkoa Donostiako Parte Zaharrean. Azken 49 urteetan bezala, inauteri aurreko igandean, Kresala elkartearen konpartsa desfilean atera da, antzinako inauterietako pertsonaiak gorpuztuta. Sarriegiren doinuak lagun, zortziko, fandango eta arin-arinen erritmoek hartu dituzte Donostiako kaleak.
Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.