Giro hotza eta elurra, Urtezahar eta Urteberri egunetarako
Urtezahar eta Urteberri egunetan neguko giro desatsegina nagusituko da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Izan ere, tenperatura hotzak gailenduko dira, eta elur-kota nabarmen jaitsiko da: abenduaren 31n, 1.000-1.200 metro artean kokatuko da, eta urtarrilaren 1eko arratsaldean, 700 metrotik behera.
Euskalmet euskal meteorologia agentziak aurreikusi duenez, Urtezahar egunean 1.000-1.200 metrora jaitsiko da elur-kota goizean. Arratsaldean, berriz, 600-700 metrotan kokatuko da.
Elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da barnealdean, eguerditik gauerdira bitartean.
Testuinguru horretan, prezipitazioak ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean, baina ez da ur pilaketa esanguratsurik izango. Tenperaturari dagokionez, maximoak 10 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 6-8 ºC ingurukoak barnealdean.
Horrez gain, goizaldean izotza egin dezake barnealdean, batez ere mendialdeetan; kostaldean, berriz, minimoak 5 ºC ingurukoak izango dira.
Nafarroan, elurraren maila jaitsi egingo da, eta 600 eta 800 metro artean kokatuko da Aemet meteorologia agentziaren arabera. Zerua lainotuta egongo da oro har, eta euria egingo du lurraldearen iparraldetik hasi eta hegoaldera arte. Hala ere, zaparradak ugariagoak izango dira batez ere eguerditik aurrera eta lurraldearen iparraldean.
Tenperaturetan ez da aparteko aldaketarik izango, iparraldean salbu. Inguru horretan tenperatura maximoak igo egingo dira. Tokian tokiko tenperaturak ondorengoak izango dira: Lizarran 1 eta 8 ºC artean, Iruñean, 1 eta 6 ºC artean, Erronkarin, 0 eta 3º C artean eta Tuteran, 1 eta 10 ºC artean.
Izotza egingo du Pirinioetan, ipar-mendebaldeko mendietan eta Erriberan inguruan. Hegoaldeko haizeak joko du eta arratsaldean hego-mendebaldera egingo du.
Elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da Pirinioetan eguerditik gauerdira bitartean, izan ere, zazpi zentimetro pilatu daitezke 800 metrotik gora. Abisuak indarrean jarraituko du hurrengo egunean ere.
2021. urteko lehen egunean, alegia, Urteberri egunean, eguraldi hotzarekin jarraituko dugu eta, agian, Urtezahar egunean baino hotzagoa izango da giroa, maximoak ez baitira 5ºC-tik gora igoko barnealdeko leku askotan, eta kostaldean 8 ºC inguruan geratuko baitira. Minimoek, berriz, ez dute aldaketa handirik izango.
Elur-kota 700 metrotik behera kokatuko da, eta ez da baztertzen 500 metrotara elurra egitea. Aurreikuspenen arabera, 20 cm pila daitezke 1.000 metroan eta 2-5 cm 600 metroan. Negu giroa datorren astera arte luzatu daiteke.
Elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da egun osoan lurraldearen barnealdean.
Nafarroari dagokionez, zerua lainotuta egongo da ia lurralde osoan, hegoaldean salbu. Bertan, lainoak eta ostarteak nagusituko dira zeruan. Euria egingo du lurralde osoan. Dena den, zaparradak ugariagoak izango dira iparraldean eta urriagoak, ostera, hegoaldean. Egunaren hasieran elurraren maila 500-800 metroan kokatuko da eta egunaren amaieran, berriz, 300-500 metroan. Tenperaturetan ez da aldaketa handiegirik espero. Izotza egingo du, baina oro har, izotz txikia izango da Pirinioetan salbu. Ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da oro har, baina egunaren erdialdean gogor joko du Erribera inguruan.
Gauzak horrela, neguko giro desatsegina espero da 2020ko azken egunerako eta 2021eko lehen egunerako.
Zure interesekoa izan daiteke
BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako
Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.
Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Osakidetzak markak hautsi ditu: 34 transplante egin dituzte azaroan Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabetean, eta arlo horretan Estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak IRTA-CReSA laborategiaren egoitza miatu dute, txerri-izurri afrikarra dela eta
Zero gunetik gertu dagoen eraikinean sartu dira gaur goizean, epailearen aginduz. Inguru hori susmopean dago, txerri-izurri afrikarra zabaltzea eragin omen zuen ihesaldi bat ikertzeko.
Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan
Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaibusen Mugi txartela erabilita ibili ahal izango da aurrerantzean
Horrela, hiru lurraldeetako edozein garraio-txartel (Bat, Barik eta Mugi) erabilita, erabiltzaileek Bizkaibusean ibiltzeko aukera izango dute, ordainketa-sistema integratu eta homogeneo baten bidez.
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Baserritar jantziak, maileguan: “Sarerik ez duten familiak etortzen dira gehienbat”
Orioko Herri Ikastolan baserritar jantziak maileguan uzteko egitasmoa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, "piztu eta eragin" ekimenaren baitan. Arropak berrabiltzea du helburu, baita herrian sarerik ez duten familiei laguntzea ere. Abarkak, gonak, zapiak, artilezko galtzerdiak... Denetarik bildu dute, eta egunotan familiak hurbilduko dira behar duten hori jasotzera.
Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.