Emakume batek sexu erasoa salatu du Barakaldon
Emakume batek sexu erasoa salatu du Barakaldon. Biktimaren testigantzaren arabera, erasoa igandean gertatu zen udalerriko etxebizitza batean.
Igande gauean emakumea Barakaldoko Udaltzaingoaren aurrera agertu zen, bortxaketa bat jasan zuela salatzeko. Salatu zuenez, erasoa etxebizitza batean gertatu zen eta erasotzailea ezagutzen zuen.
Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Biktimak emandako datuak aintzat hartuta, Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzailea identifikatzeko.
Udaltzainek ustezko erasotzailea identifikatu zuten. Astelehen goizean, gizonak bere burua aurkeztu zuen Udaltzaingoan. Atxilotuta, ertzain-etxera eraman zuten eta handik, epailearen aurrera.
Barakaldoko epaileak aske utzi zuen, epaitegietatik deitu zain.