130 positibo zenbatu dituzte Nafarroan eta positibotasun tasa % 7,4ra igo da
Nafarroak 130 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, asteartea, Nafarroako Osasun Publiko eta laboraleko Institutuak emandako datuen arabera, 1.751 proba egin ostean (986 PCR eta 765 antigeno test), % 7,4ko positiboarekin.
Pandemiaren eboluzioaren ikuspegi epidemiologikotik, atzo gaixotasun horrekin lotutako bost ospitaleratze berri izan ziren Foru Erkidegoan, horietako bat zainketa intentsiboetako unitateetan. Atzo 74 urteko gizonezko bat hil zen. Nafarroan 961 pertsona hil dira jada covid-19aren ondorioz.
Iruñerrian eta bere eskualdean kasu positiboen % 74 erregistratu zituzten, Tuteran % 10 eta Lizarran % 7. Gainerako positiboak (% 9) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Nafarroan hautemandako 130 positibo horietatik 20 Berriozarren eta Iruñeko bigarren zabalgunean atzeman dira, 10 bakoitzean.
Azken egunean erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak dira (% 25) eta 45-59 urtekoak (% 23). Jarraian datoz 30 eta 44 urte bitarteko taldeak, % 20rekin; eta 15 urtetik beherakoak eta 60 eta 75 urte bitartekoak, biak % 12rekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoak daude, % 8rekin.
Positibo berrien batez besteko adina 40,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 54 emakumeak dira, eta % 46, gizonak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 136 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino hiru gutxiago); horietatik 20 zainketa intentsiboetako postuetan daude (atzo baino bat gehiago) eta beste 27 etxeko ospitaleratzean (atzo bezala). Gainerakoak, 89 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino lau gutxiago).
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 42.287 kasukoa da Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gasteizen, azken eraso homofoboa gaitzesteko
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu zituzten, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteizko herritarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzten.
Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizen, 130 km/h-ko abiaduran gidatu eta kokainan positibo emateagatik, seme-alabak autoan zihoazela
37 urteko gizonezkoak gasolindegi batetik ihes egin du, kilometro batzuk ausarkeriaz gidatu, gidabaimenik gabe, ibilgailuaren kontrola galdu eta aparkatutako auto batzuk jo dituen arte. Ondoren, agenteengandik ihes egiten saiatu da, atari batean babestuta.
Gasteizen eraso homofoboa egin zuen Aldundiaren tutoretzapeko adingabea kanporatzeko eskatuko du foru erakundeak
Duela urte erditik Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe bat da, eta aurretik ere erasoak egin izan ditu, baina ez homofoboak. Igande goizaldean egin zuen erasoa. Hiru mutil hurbildu zitzaizkien bi biktimei kalean, lurrera bota eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkieten, eta, bitartean, homosexual izateagatik iraintzen zituzten.
Ertzaintzak Basaurin erasoa gertatu eta gutxira identifikatu zituen Ekain Perrino jipoitzeagatik akusatutako guztiak
Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa, Aginagan
Guardia Zibilaren operazioa zabalik dago. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angula arrantzatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen du.
Abokatua eta aholkularitza debalde euskara-eskakizunen aurka egiteko, talde antolatu baten bidez
Argia aldizkariak argitaratu duenez, taldeak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten. ELA eta LAB sindikatuek gogor salatu dute plataformaren prozedura.
Auto-ilarak daude BI-631 errepidean, Mungia parean, Bilborako noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin baitute
Hainbat ibilgailuren arteko talka dela eta, auto-ilara luzeak daude Bilborako noranzkoan.
Bere buruaz beste egin zuen Sara Jimenez oroitu dute Cintruenigon
Haren familiak eskola-jazarpenarekin lotu du heriotza. Laguntza berandu iritsi zitzaiola salatu dute eta deia egin diote gizarteari antzerako kasuak ez gertatzeko lan egin dezan.
Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaileen artean erreklamazio gehien eragiten dituena
Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia- eta ur-hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.