Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apaiz jesuitek 16 adingaberi abusuak egin zizkieten Hego Euskal Herrian

Jesusen Konpainiak 1927tik 2020ra erakundearen baitan izandako abusuak zenbatu ditu. Gehienak ikastetxeetan gertatu ziren, txostenaren arabera.
Jesuiten ikastetxea Donostian.
Jesusen Konpainiako ikastetxe bat Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Apaiz jesuitek 16 adingaberi sexu abusuak egin zizkieten Hego Euskal Herrian 1927tik 2020ra doan tartean, Jesusen Konpainiak egindako txosten baten arabera.

"Erlijioso jesuitek Espainiako probintzietan egindako abusuei buruzko txostena" delakoa atzo aurkeztu zuten. Dokumentuak ez du zehazten zein ikastetxetan izan ziren erasoak, ezta erasotzaileak eta biktimak nortzuk diren. Erkidego bakoitzean atzemandako kasu kopurua adierazten du. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 10 kasu zenbatu dituzte, eta Nafarroan, sei. Gainerakoan, Andaluzian (14) eta Katalunian (10) atzeman dituzte kasu gehien. Espainiako Estatuan, guztira, 81 adin txikiko eta 37 heldu izan ziren biktima.

"Minduta, lotsatuta eta penatuta gaude",  esan zuen prentsaurrekoan Antonio España Jesusen Konpainiako nagusiak. "Biktimei eta gizarteari abusuengatik barkamena eskatzen ikasi nahi dugu, hainbeste denboraz isilik egoteagatik, gertakariei aurre ez egiteagatik", erantsi zuen.

Dokumentuak 65 apaiz egiten ditu adingabeei egindako abusuen erantzule. Horietatik 48 hilda daude eta 17 bizirik. Azken horien artean, lau jada ez dira erlijiosoak (bat kanporatu zuten, eta beste hiruk Konpainia utzi zuten) eta gainerako 13ak apartatuta dituzte, zigorra betetzen ari dira edo ebazpen baten zain daude

Gaur gaurkoz, txostenaren arabera beti ere, prozesu judizial eta kanoniko bana daude zabalik. Horrez gain, bi apaizi zigorra ezarri zieten prozesu kanonikoen ondorioz, eta gaur egun ez dute adin txikikoekin kontakturik. Gainerako kasuetan ez zen inongo prozesurik izan, baina bai "diziplinazko barne zigorrak". Azkenik, proba faltagatik itxi behar izan zuten beste prozesu kanoniko bat ere egon zela zehaztu dute.

Biktimei kalte-ordainak eman dizkieten galdetuta, Jesusen Konpainiako arduradunek esan zuten zazpiri laguntza eman zietela "terapia bidez".

Helduei egindako abusuei dagokienez, 31 apaiz identifikatu dituzte erasotzaile gisa. 23 hilda daude, eta zortzi bizirik.

Abusuak, ikastetxeetan

Abusuak izan ziren tokiak ere aipatzen ditu txostenak. Gehienak ikastetxearen esparruan izan ziren: ikasgeletan (5), ikastetxeetako azpiegituretan (26), jesuiten logelan (3) eta barnetegietan (6). Halere, biktimaren etxean (6), elizan (3) parrokian (6), bulegoetan (4), espazio publikoetan (1) edo beste ikastetxe batzuetan (1) ere izan ziren abusuak.

"Abusu gehienak ikastetxeen eremuan izan ziren, lotura berezia atzeman dugu horretan ", adierazi zuen Jose Maria Rodriguez Olaizola Jesusen Konpainiako Komunikazio arduradunak. 

Txostenak jasotzen duenez, kasuen % 80an salaketa bakarra dago, eta % 20an kasu bat baino gehiago dago.

Biktimen sexuari dagokionez, 46 mutikoak ziren eta 18 neskatoak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X