Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Semaforoa gorri dute Abadiñok, Hondarribiak, Legazpik eta Lezok

Zumaiak, aldiz, datuak hobetu eta gunerik latzenetik irtetea lortu du azken orduetan.
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

Abadiño, Hondarribia, Legazpi eta Lezo eremu gorrian sartu dira ostiral honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Zumaiak, aldiz, datuak hobetu eta gunerik latzenetik irtetea lortu du azken orduetan.

Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Errenteria, Lazkao, Mutriku, Oiartzun, Urretxu, Villabona eta Zumaia.

Gune horian, Astigarraga, Bergara, Oñati, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Etxebarri, Gorliz, Sestao, Sopela eta Zalla daude.

Berango eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude. 

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eta Gasteizek eremu gorrian jarraitzen dute. Laudio, berriz, eremu laranjan dago, eta Amurriok kolore horiari eutsi dio.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X