Txertaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako 12.000 langilek hartu dute txertoaren lehen dosia eta 169k bigarrena

EAE osoa kontuan hartuta, 45.883 lagunek jaso dute covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia, eta 14.657 kasutan bukatutzat eman dute txertaketa prozesua.
Osakidetzako langile bat, txertoa jartzeko prestatzen
Osakidetzako langile bat, txertoa jartzeko prestatzen. Argazkia: Irekia

Osakidetzako 11.616 langilek hartu dute covid-19aren kontrako txertoaren lehen dosia, eta 169k bigarrena. Horrek esan nahi du Euskal Osasun Zerbitzuan lan egiten duten pertsonen % 27,67k jaso duela txertoa.

Bestalde, EAE osoa kontuan hartuta, 45.883 lagunek hartu dute txertoaren lehen dosia, eta 14.657 kasutan bukatutzat eman dute txertaketa prozesua, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astearte honetan jakitera eman duenez.

Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, koronabirusaren egoera epidemiologikoaren berri eman du Sagarduik. Bertan gogorazi du Pfizer botika etxeak garatutako txertoaren 16.380 dosi eta Modernaren 2.220 iritsi zirela atzo Euskal Autonomia Erkidegora.

"Osakidetzako lau langiletik batek hartu du txertoaren lehen dosia", adierazi du sailburuak.

Sagarduiren hitzetan, txertaketa egutegian zehaztutakoa betetzen jarraituko dute, "eremu soziosanitarioan bigarren txertoa bermatuz". "Covid-19arekin gaixotutako pazienteekin lanean dabiltzan profesionalek aurki jasoko dute txertoa", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X