Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laudio, Gorliz eta Oiartzun, gorriz margotzen azkenak

Elorriok, ordea, maila bat egin du behera eta laranjan dago orain. Horrenbestez, 51 udalerri daude intzidentzia tasa metatua 500 kasu baino gehiagokoa dutenak.
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

Hiru udalerri sartu dira gaur eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoak aurreikusten duen eremurik arriskutsuenean: Laudio, Araban; Gorliz, Bizkaian, eta Oiartzun, Gipuzkoan. Elorrio, berriz, laranjara jaitsi da. Horrenbestez, 51 dira gorriz margotutako udalerriak.

Gipuzkoan, Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean. Azken orduetan, baina, Oiartzun batu zaie.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Ordizia, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Gune horian, Lazkao, Mutriku eta Oñati daude.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, azken egunetan sartu-irtenean ibili den Gorliz batu zaie eremu gorrian zeuden hauei: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza daude eremu gorrian.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Gorliz, Ondarroa eta Sestao daude.

Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.

Arabako datuei dagokienez, Laudio da berrikuntza nagusia. Asteak eman ditu eremu laranjan, baina gaur ezin izan dio eutsi eta gorriz margotu dute, Agurainekin eta  Gasteizekin batera. Amurriok horian jarraitzen du.

Oharra: Ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda duten udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 25/12/2025.- Nadadores participan en el XVII Kontxapuzon Navideño, una actividad solidaria, recreativa y deportiva que consiste en “un chapuzón” de unos 300 metros en las aguas de la Bahía Donostiarra. La recaudación de este año será donada a Katxalin, una asociación de apoyo a las mujeres que sufren cáncer de mama y/o cualquier tipo de proceso tumoral ginecológico: cáncer de cuello uterino, de endometrio, de ovario o de vulva. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko

Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X