100 positibotik behera zenbatu dituzte Nafarroan, hilabeteren ostean
Nafarroan nabarmen egin du behera kutsatze kopuruak. Larunbat honetan 87 covid-19 kasu atzeman dituzte, bezperan zenbatutako positiboen (171) ia erdia.
Positiboen tasa, berriz, % 3,7an dago, eta guztira 2.350 proba egin dituzte (1.991 PCR eta antigenoen 359 test) Nafarroako osasun sistema publikoan, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Ospitaleen egoerari buruz zehaztu du 187 gaixo daudela covid-19k jota, eta hiru pertsona hil direla.
Hain zuzen ere, 74 urteko gizon bat eta 88 urteko bi emakume dira hildakoak. Emakumeetako bat duela egun batzuk zendu zen. Orotara, 1.055 heriotza izan dira covid-19arekin lotuta Nafarroan.
Bestalde, larunbatean sei ospitaleratze berri izan dira; horietako bat bera ere ez ZIUn.
Zonaldeka banatuta, Iruñerriak ditu kasu gehien (% 46). Lizarran positiboen % 9 pilatu dira, eta Tuteran % 6. Gainerako kasuak (% 39) Nafarroa osoan zehar daude banatuta.
Adin-tarteka, 45 eta 59 urteko bitartekoen artean izan du eraginik handiena covid-19ak azken egunotan (kasuen % 29). Gertutik jarraitzen dio 15 eta 29 urtekoen tarteak (kasuen % 21). Batezbesteko adina 43,5 urtetan dago.
Aipatzekoa da, halaber, positiboen % 59 gizonezkoak direla, eta % 41 emakumezkoak.
Osasunbideak emandako datuetan oinarrituta, 187 pertsona daude ospitalean covid-19ak jota (atzo baino bost gutxiago). ZIUn, berriz, 32 gaixo daude (atzo bezain beste), eta 15 lagunek etxean jasotzen dute arreta. Gainerako 140 pazienteak logela arruntetan daude.
Txertaketari dagokionez, 617 dosi jarri zituzten larunbatean. Horrek esan nahi du 34.497 direla dagoeneko gaur arte jarritako txertoak. Txertaketa prozesua, baina, 11.069 pertsonak amaitu dute, bigarren dosia hartuta.
Kasu berriak 632ra jaitsi dira EAEn
Covid-19aren pandemiarekin lotutako 632 kutsatze berri atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan, bezperan baino 315 gutxiago. Guztira, 10.104 proba egin dituzte, eta positiboen tasa % 6,2tik % 6,3ra igo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.