AGERRALDIA SANTUTXUN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Beldurra eta informazio falta" salatu ditu Santutxuko atariko administratzaileak

Bilboko Santutxu auzoan izandako agerraldiak bizilagunen artean "nahasmena eta alarma" sortu dituela onartu du Federico Azkarragak. Lanera joan behar dutenak soilik ateratzen omen dira etxetik.
orain-default-image

Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza eraikin batean sei pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz. Gainera, gutxienez beste 33 pertsona kutsatu dira. Agerraldiak bizilagunen artean "beldurra eta nahasmena" sortu dituela onartu du Federico Azkarraga Haro plazako 4. atariko administratzaileak. Horren esanetan, neurriak hartu arren ez dute oraingoz birusaren zabalkundea gelditzea lortu.

Azkarragak azaldu duenez, igande gau batean bizilagun baten deia jaso zuen, bi pertsona hil zirela eta koronabirusean positibo eman zutela esanez. "Egoera berria zen, ez genekien zer pauso eman", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Osasun Sailekoek auzoan baheketa egiteko kontaktuak eskatu zizkidaten, baina ez zuten bestelako jarraibiderik eman". Orduan, eremu komunak desinfektatzeko zerbitzua kontratatu zuten, 700 euroren truke. "Eskailerako leihoak irekita edukitzea gomendatu dugu, airearen zirkulazioa bermatzea, igogailuan banan-banan igotzea eta hatzekin botoia ez sakatzea". Gezurtatu egin du jabekideen arteko bilera bat izatea agerraldiaren jatorria. "Bizilagun batzuk ez dira etxetik ateratzen, lanera joatea beste erremediorik ez dutenak bakarrik irten dira", gaineratu du.

"Komunitatean desinformazioa da nagusi, ez digutelako benetako egoeraren berri ematen", deitoratu du Azkarragak. "Komunitatearekiko jarraipenak hurbilagoa izan behar zuen". Azkarragak nabarmendu duenez, Osakidetzarekin harremanetan jartzen ahalegindu jarraitu beharreko jarraibideak ezagutzeko: "Ikusten dut hau ez dela amaitzen eta kezka orokorra da auzoan". Ondoko atarian, 5. zenbakian, eraikina desinfektatu dute bizilagun batzuek eskatuta.

Erredakzioan itzulia

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X